how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Sarroi

Zenbakia
55
Koordenatuak
X: 544590 Y: 4779978
Lat: 43.16938 Long: -2.45274
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
544
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Bergara

Ezaugarriak

Oinarri laukizuzena, prisma itxura eta hareharriz egindako mugarria.

Markak / Inskripzioak

E eta B letrak ikus daitezke, eta goiko aldean muga dago markatuta.

Egoera

Goroldioz beteta dago eta erdi lurperatuta.

Nola heldu

Mugarri honetara heltzeko bide egokiena Azurtzatik joatea da. 054 mugarrira heltzeko deskribatu den ibilbide bera jarraitu behar da. Antzina harrobia zen sakonune bat pasatu ondoren aurkituko dugu, bidetik beherantz 10 metro ingurura. Aurreko mugarritik 175 m-ra dago, 214º hego-mendebalderantz.