Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroak eta Arrateko Aterpetxeak ateak zabalduko dituzte urtarrilaren 31n.

2015/01/28
Gerra, Eibarko frentea, oroitzapenak, bizipenak eta historia da Arrate gainean aurkituko duzuna. Urtarrilaren 31n inauguratuko dute, eguerdiko 12.00etan, bertaratu nahi duen jende guztiari irekitako ekitaldian.

Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa trintxera bat bailitzan prestatu da; Arrateko zelaiak eta Eibarko herriak ezagutu zuten izua eta ikara latz hura lau hormaren barruan kabitu izango balitz bezala. Eta hala ere, hunkigarriena, gerra bizi eta ikus-entzunezkoan azalduko zaizkigun lekukoen berbak eta esanak izango dira, ulertu ezin dena ulertzen lagunduko diguten ahotsak, Eibarkoak eta albo herrietakoak. Merezi dute eta, hona hemen: Mari Karmen Agirre Berezibar (Eibar) Juan Kruz Agirrezabal Zabaleta (Antzuola), Ana Mari Aldazabal Guridi (Eibar), Agustin Arana Barinaga (Eibar), Julita Arregi Etxeberria (Eibar); Pilar Arregi Garate (Elgoibar); Joxe Arriaran Aranburu (Arrasate); Bartolo Arriola Garate (Eibar), Elias Arriola Ostolaza (Mendaro) Agustina Askasibar Lauzirika (Eibar), Emilio Azurmendi Agirre (Eibar), Serafin Basauri Arteaga (Eibar); Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (Elgoibar), Justino Gabilondo Larrañaga (Soraluze); Martzel Garitagoitia Arriaga (Mallabia), Agustin Gurrutxaga Garate (Elgoibar), Julen Iriondo Bergaretxe (Elgoibar), Pako Iriondo Lizarralde (Elgoibar), Jose Kareaga Guridi (Eibar), Arantxa Lasa Maiztegi (Soraluze), Felisa Olazabal Garate (Mendaro), Maritxu Osa Unamuno (Eibar), Tomas Osoro Elkoroiribe (Bergara), Benigna Sarasketa Maiztegi (Eibar), Maria Angeles Ubera Zabala (Bergara), Emilia Unamuno Zamakola (Eibar), Danel Zenarruzabeitia Badiola (Eibar).

Dena ez da joango barruan. Kanpo aldean ere, sei panel daude jarrita, lau Arratera begira, bi Akondia aldera. Panel horietako informazioa QR kodeen bitartez kontsultatu daiteke. Bestalde, ibilbide historikoa: otsailaren 7an (erderaz, dagoeneko beteta), otsailaren 28an (gazteleraz) eta otsailaren 21ean eta martxoaren 7an euskaraz egingo dira. Izenemateak: Eibarko udala (Portalea). Telefonoa: 943708435. Posta elektronikoa: .

Ez da izango zapatu hau hura bisitatzeko jarriko den egun bakarra: otsailaren 7an, 21ean eta 28an, zentroa bisitatzeko aukera izango da; baita martxoaren 7an ere, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2etara.

Ikusi baita, Egoibarran argitaratutako beste albiste hau: http://egoibarra.eus/eu/albisteak/arrateko-kolonia-ateak-laster-zabaltzeko-prest eta baita Interpretazio Zentroaren argazkiak.

Dokumentuaren akzioak

Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroak eta Arrateko Aterpetxeak ateak zabalduko dituzte urtarrilaren 31n.

Argazkilaria: Jose Luis Gonzalez