Arrateko kolonia ateak laster zabaltzeko prest
Koloniaren barruko aldea. Argazkia: J.L. Gonzalez
Gela horietako bat izango da Gerrako Eibarko Frentearen Interpretazio Zentroa izango dena, trintxera bat bailitzan prestatu dena. Horretarako, Eibarko udalak Bidark Arkitektura etxearen proiektua izan du eta Jesus Gutierrez historialariaren eta Jose Luis Valenciaga eibartar bildumariaren laguntza eta aholkularitza.
Zentro horretan Badiharduguk egindako ikus-entzunezko bat, Eibarren izandako gerratearen maketa bat -Arquimaña enpresak egindakoa- bost panel eta erakusleihotan azaltzen diren hainbat material daude (uniformeak, karnetak, gerratean erabilitako material simulatuak...) kartelak, banderak eta lau erreprodukzio (bata, kamioi blindatu batena eta hiru abiorena –Junkers bonba hegazkina, Saboya Marchetti bonba hegazkina eta I-15 Polikarpof ehiza-hegazkin errepublikarra, “txatoa”). Maketa horiek guztiak Francisco eta Bernardo Pérez Guenaga eibartarrek egin dituzte). Leku horrek, gerrako frentearen gertaera historikoa ezagutzera emateaz gain, turismoaren ikuspegitik deigarritasun bat bilatu nahi du frenteen ibilbideetatik bisita gidatuak egiteko aukerarekin.
Arrateko aterpetxeak edo kolonia 720,25 metro koadro ditu. Egindako eraberritze horrekin eta han jarri diren instalazio berriekin, Arrateko aterpetxeak 50 pertsonaraino har ditzake, Arrate inguruan egiten diren beste hainbat jarduerari zerbitzua eskainiko die eta gerratearen Eibarko frenteari buruzko informazioa emango du, frentea izan zen lekuetan ibilbideak eta txangoak antolatzeko aukera emanez.
Udala, une honetan ari da baldintza pleguak prestatzen Arrateko aterpetxearen ustiapena lehiaketara ateratzeko.
Dokumentuaren akzioak