Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Ignacio Zuloaga eta Eibarko Arteen eta Industrien Erakusketak” Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrenean (1870-2020)

2020/09/02
Mikel Lertxundi adituaren artikulua ematen dugu argitara, non 1865etik aurrera Eibarren egin ziren Erakusketetan Zuloagak izan zuen parte-hartzearen berri ematen duen.

Gregorio el botero. 1908ko Erakusketan egon zen margolana. Argazkia: Zuloaga familia.

Hasieran, 2020ko San Juan jaietako programan sartzeko artikulua zen, baina, beste gauza asko bezala, pandemia dela-eta bertan behera utzi behar izan zen asmoa. Horregatik, webgune honetan kaleratzen dugu egilearen baimenarekin.

> Ignacio Zuloaga eta Arteen eta Industrien Erakusketa, Eibar 1914 (PDF)

Idazki honetan, egileak Eibarren izandako erakusketetan (1865, 1887, 1908, 1914, 1927, 1929 eta 1932)  Ignacio Zuloagak izan zuen esku-hartzearen inguruko zertzelada jakingarriak ematen dizkigu.

Mikel Lertxundi Galiana arte-ikerlaria hainbat erakusketako komisarioa izan da eta liburu, erakusketa-katalogo eta artikulu asko idatzi ditu; horien artean, Eibarri dagokionez, nabarmentzekoak dira Jacinto Olave margolari eibartarraren inguruan egin zuen liburua eta garatu zuen erakusketa, eta Bilboko Arte Ederren Museoak 2019an Zuloagari buruz antolatu zuen erakusketan egin zuen komisariotza-lana.

Arte eta industrien erakusketa, Eibar 1914 (02)

 

Arte eta industrien erakusketa, Eibar 1914 (01)

Dokumentuaren akzioak