Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abenduaren 2ra arte luzatu da “Harro nago zutaz, Eibar! vs. Amorratu egiten nauzu, Eibar!” argazki-lehiaketara aurkezteko epea

2021/11/04
Eibarko Udalak abenduaren 2ra arte luzatu du argazki-lehiaketaren epea, oso lan gutxi aurkeztu delako, 7 egile eta 12 argazki baino ez.

"Pintadak zulo beltzetik gora"

“Harro nago zutaz, Eibar! vs. Amorratu egiten nauzu, Eibar!” argazki-lehiaketara aurkezteko epea luzatu egin da, abenduaren 2ra arte. Lehiaketan izena emateko eta argazkiak bidaltzeko orrialde honetara jo behar da.

Oinarri aldatuetan daude xehetasun guztiak eta sariak: argazkia JPG formatuan aurkeztu behar da. Gehienez ere 2000 pixelekoa izango da alderik handienean; erresoluzioa 300 ppp-koa izanik.

Eibarren gustatzen zaiguna edo amorrarazten gaituena irudikatzeko xedez, argazki bakoitzeko izen-emate edo inskripzio bat egin beharko da, eta argazkiarekin batera, esaldi edo lelo bat jarri behar da, islatu nahi den ideia azaltzeko. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki original 1 aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean.

Azken aukera Eibarrek dituen alde onak eta txarrak ikusarazteko.

Tximeleta Eibar bisitatzen

Tximeleta eibartarra

Dokumentuaren akzioak