Alejandro Telleria “Alkate Txikixa” (1876-1939) dokumentala webgune honetan eskegita
Alejandro Telleria “Alkate txikixa” (1876-1939)
Adela Telleria “Alkate Txikia”ren loibaren testigantza paregabea jasotzeaz gain, Candido Eguren eta Jose Kareagaren oroitzapenak ere biltzen ditu Ego Ibarra batzordeak eta Badihardugu elkarteak zuzendu duten dokumentalak. Joan zen astean aurkeztu zen, Telleriari omenaldia egin zitzaion udalbatza berezian.
Ikusentzuneko honetarako hainbat artxibotako iturri dokumentalak bildu dira (Eibarko Udal Artxiboa, A Coruñako Archivo Intermedio Militar del Noroeste, Burgosko Diputazioa, Divino Vallés Ospitalea, Espetxeetako Idazkaritza Nagusia…), filmoteketako irudiak (Kataluniako Filmoteka, Euskadikoa…) eta hemeroteka-iturriak. Fran Lasuen eibartarrak ipini dio ahotsa.
Hala ere, Alejandro Telleriaren inguruan (biografia PDFan) eta orduko sasoiaz egin beharko litzatekeen ikerketa osatuago baten lehenengo urratsa baino ez da.
Dokumentuaren akzioak