Eibarko idazleen eta idazlanen lan gehiago sarean
Argazkia: Serafin Basauri (Badihardugu Euskara Elkartea, CC-by-sa)
Ego Ibarra batzordeak Eibarko idazleen eta idazlanen datu-basea hornitzen jarraitu du. Azken asteotan beste 160 lan inguru digitalizatu eta sareratu dira datu-basera.
Beste batzuen artean L.A. Aranberrik, Jose Ramon Etxebarriak, Serafin Basaurik, Juan San Martinek, Imanol Laspiurrek hainbat gairi buruz argitara eman zituzten hainbat artikulu digitalizatu dira, baina tartean badira ere gaitzizenez (‘Albistariak’, ‘Portale’) izenpetutako Eibarri buruzko albiste txiki eder askoak.
Hauek dira artikulu horietako batzuen izenburuak:
- Euskal irakasle tituluetarako etsaminak Eibarren.
- Euskeralagunak Kultura Elkargoa Eibarren ofizialki eratua
- Koldo Ormaetxea eibartarra joan zaigu.
- Nuklear zentralak Euskal Herrian (1).
- Euskal liburugintza 1974.
- Euskal kazetaritza 1974.
- Jendaurreko elkarrizketa Eibarren.
- Oskorri taldearen lehen diskoa.
- Errege hitzaren deklinabidea.
- Felipe González Euskal Herrian: Eibarren.
- IV udako Euskal Unibertsitatea zifratan.
- 1970eko euskerazko liburuei buruz.
- Gorutz izeneko artista taldea sortu da Eibarren.
- Bertsolariak Eibarren.
- Oskorri: kantari talde berria.
- Forjarien kanta.
- Peli Aldazabal zenaren oroimenez IX, Euskara lehiaketa.
- Eibarko VI Umeen euskal jaia.
- Eibarreko ur presa Mallabian?.
- Eibarko Orbea enpresarentzat diru laguntza.
- Hegatsez liburu berria.
- Juan San Martinen mintzaldia Elgoibarren.
- Eibar’ko euskal jai eta euskal liburu ta diskoen feriari begira.
Dokumentuaren akzioak