Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Gerrako umeen" 80. urteurrenean, Eibarko alkatea Belgikako Marchin herrira joango da.

2017/09/29
Irailaren 30ean, Marchinek 1937an hartu zituen 260 ume euskaldunak ekarriko ditu gogora; haien artean eibartarrak.

Jesus Uriguen Aldazabal. Belgikara joandako Eibarko ume haietako bat.

Eibarko Udalak Marchin herriko alkatearen gonbidapena jaso zuen, aurten betetzen delako gure herriko hainbat ume Belgikara joan zireneko urteurrena. Irailaren 30ean, goizez, harrera egingo zaie hara joandako agintari guztiei eta arratsaldeko 18:00etan izango da ekitaldi nagusia. Beste batzuen artean, Eibarko alkateak ere hitz egingo du.

Informazio gehigarria:

 

 

Dokumentuaren akzioak