Azaldegi Azpikoa / Azaldei Azpikua (Gorosta)
Azaldegi abizena, Martin de Azaldegi, 1500. urtean agertzen da lehenengoz Eibarren. 1651. urtean ere, Azaldegi abizena agertzen da: Francisco de Azaldegi zen sasoi horretan San Lorentzo ermitako zaintzailea. Baserriaren lehenengo aipamena berriagoa da, 1747koa, eta Azaldegi biak (Gainekoa eta Azpikoa) bereizten dituen lehenengo aipamena, 1857koa. Agirre eta Azaldegi baserriak bata bestearen aldamenean daudenez, izen biak batzerakoan sortu zen gaur egun Eibarren hain ezaguna den Agirreazaldegi abizena. Bertako seme Eduardo Jaio Bergara trikitilari ezaguna izan da. Baserria 1988 inguruan berriztu zuten.
Jatorrizko tamainako irudia: 56 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak