how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Faustino Larrañaga Ugarteburu

Aita Barinagakoa (Markina) zuen eta ama Gerrikaizkoa. Aginagara ezkondu ziren, eliza ondora, eta bertan jaio zen Faustino 1904an. Zortzi anai-arrebatatik zaharrena, urte bi zituela "Arando Aurtena" baserrira joan ziren bizitzera, eta hantxe bizi izan da 80 urtean. Auzo bereko Josefa Ugarteburu Azpiazurekin ezkonduta, alaba bakarra izan zuten. 80 urte inguru zituela, alargunduta, alabaren etxera jaitsi zen bizi izatera; hala ere, egunero igo izan da baserrira (oinez) 90 urte bete arte. Baserritarra ogibidez, egur-ikatza eramaten zuen Eibarko tailerretara sua egin eta pistolaginak burdina tenplean ipintzeko. "Drogetenitturrin", Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian, bere 100. urtebetetzearen aitzakiarekin elkarrizketa egin zitzaion "Danerako lain urte dakat" izenburuarekin. Ermuan hil zen 102 urteak beteta.
Faustino Larrañaga Ugarteburu
1904 - 2007

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 AB-300 93 minutu 2001-11-29

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Arando baserriak Ikusi
2 Gazta zelan egiten zuen Ikusi
3 Ikatz lanak; Arandoguena erre zenekoa Ikusi
4 Baserriak sarri erretzen ziren; ermandadea Ikusi
5 Ikatza zelan egiten zuen Ikusi
6 Oinaztarriak jota Ikusi
7 Oinaztarria, tximista eta haize motak Ikusi
8 Ama zenaren taloak Ikusi
9 Orduko errotak eta ogi motak Ikusi
10 Berrizen linuetxea Ikusi
11 Narruzko abarkak zelan josten diren Ikusi
12 Palankaria Ikusi
13 Ardoa, baba gorriak, esnea, taloa eta artoa egunerokoan Ikusi
14 Eskolan abarkak josi eta pilotan; beste askorik ez Ikusi
15 Aste Santuan sua eta ura bedeinkatzen ziren Ikusi
16 Lehengo zaharren bizimodua Ikusi
17 Arando inguruko erreka eta iturriak Ikusi
18 Urko mendian dauden leku izenak Ikusi
19 Perretxikotan sarri; urritxa, urdina, saltsak, susak... Ikusi
20 Karea zelan egiten zuten Ikusi