Ikatza zelan egiten zuen
Ikatza zelan egiten zuten ondo azaltzen du. Hamabost egun inguru behar izaten zuten egurrek egosten. Pagoa izaten zen onena; artea biziegia izaten zen fundiziorako. Lantzean behin betegarria sartu egin behar izaten zitzaion. Txondorraren barrura ez hondoratzeko, ohol baten gainean jartzen zen. Txosnatxo bat egin eta bertan ematen zituen egunak.