how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Felisa Solozabal Arriaga

Eibarren jaio zen, Ibarkurutzean, 1923an. Gurasoak Etxebarrikoak ziren, baina Eibarrera ezkondu ziren eta bertan jaio zen Felisa. Aita gazterik hil zen eta ez zuen asko ezagutu. Amak, bizimodua aurrera ateratzeko, apopiloak izaten zituen etxean. 15 urterekin neskame joan zen Felisa. 18 urte bete orduko, berriz, Cil bizikleta lantegian hasi zen lanean. Bizikletak paketatzea zen bere egitekoa. Sei urte egin zituen han, argi baitzeukan ezkondu ostean ez zela lantegira joango. Bi alaba hazi zituen. 96 urte zeuzkan elkarrizketa egin zitzaionean. Euskara ahaztua zuela esan arren, ongi moldatu zen, nahiz eta gaztelaniarako joera izan.

Felisa Solozabal Arriaga
1923 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-683 74 minutu 2019-10-08

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Bizimodua ateratzeko, apopiloak etxean Ikusi
2 Lantegira bai, baina ezkondu arte Ikusi
3 Senargaia dantzaldian ezagutu zuen Ikusi
4 Cil bizikleta lantegiko bazkideak Ikusi
5 Cil bizikleta lantegiko beharginak Ikusi
6 Cil lantegian, bizikletak paketatzen Ikusi
7 Treneko bagoian bizikleta guztiak busti zirenekoa Ikusi
8 Eibarren egindako bizikletak lasterketetan Ikusi
9 Lantegiko komertziala Ikusi
10 Soldata amari entregatzeko ohitura Ikusi
11 Gizonek emakumeek baino soldata handiagoa Ikusi
12 Kotizatuta beharrean Ikusi
13 Lantegitik irtendakoan, josten ikastera Ikusi
14 Kontu intimoak nork bere kolkorako Ikusi
15 Cil lantegiko bizikleta Ikusi
16 Orbea lantegiaren inguruan ibiltzen zen bizikletan Ikusi