Eibarren egindako bizikletak lasterketetan
Cil lantegian egindako bizikletak Valentziara, Gijonera... hainbat lekutara bidaltzen ziren. Guztiak salduta egoten ziren. Orduan bizikletek arrakasta handia zuten. Lantegi gehiago ere bazeuden: GAC, BH, Orbea... Txirrindulari lasterketak zeudenean, Eibarren egindako bizikletak erabiltzen zituzten. Gero lantegi guztiak kanpora joan ziren. "Vuelta España" azken urteetan ez dela hemendik pasatu dio. Garai batean lantegiek dirua jartzen zuten.