Julian Etxeberria, Periko Iriondo eta Angel Treviño (Klub Deportiboko kideak) izan dira “Eibarko mugarriak: ikerketa-lana eta landa lana” egin dutenak eta gure udalerriko mugarri guztien egoera aztertu dutenak.
Aurrenik, Udal Artxiboan zeuden mugarrien aktak aztertu zituzten; gero landa-lanean jardun zuten 2013ko urtarriletik maiatzera bitartean. 2013ko maiatzaren 31n aurkeztu zen Ego Ibarra batzordean. Harrez geroztik, lana ontzen joan dira eta mugarriak ezagutzeko ibilaldiak antolatzen.
Sarean jarri dena lan horren emaitza da. Aurrenik, mugarriaren zenbakia eta izena (Euskaltzaindiak onetsia), koordenadak eta zein alturatan dagoen.
Horiexek izango dira aurrenik ikusiko diren datuak. Hortik aurrera mugarri bakoitzaren fitxa osoa eta argazkiak izango ditugu: harri-mota, harriaren itxura, inskripzioak, mugarria herri-artekoa edo probintzien artekoa den, leku-izena, zein egoeratan dagoen eta aurreko mugarritik zenbat metrora dagoen. Euskarazko testua Mikel Ziorraga Urizar eibartarrak egin du.
- Eibarko mugarriak: Eibarko Klub Deportiboko hiru lagunek egindako lan ikusgarria
- "Eibar mugarriz mugarri" gure herriaren mugarri guztiak ezagutzeko Eibarko Klub Deportiboaren eskutik
- "Eibar mugarriz mugarri" bigarren etapa, Soraluze, Bergara, Elgeta eta Zaldibarrekin ditugun mugarriak ezagutzeko.
- Mugarrietan zehar, Eibarko Itzuliaren "track" fitxategia GPX formatuan, GPS gailura edo eskuko telefonora deskargatzeko.
- Kontsultatu lan osoa gure webgunean.