how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Eibarko Gerrako Umeak: 11 lekuko, 11 izen, 11 historia eta kontakizun sarean

Gure herritik Errusiara, Belgikara, Frantziara eta Inglaterrara joandako “ume” haiek bizi izandako gorabehera gazi-geza guztiak sarean
Eibarko Gerrako Umeak: 11 lekuko, 11 izen, 11 historia eta kontakizun sarean
2014/01/29

Honatx “umeak”:

Frantzia, Belgika, Erresuma Batua eta Errusia: horiek izan ziren 1937an gure herriko umeak hartu zituzten herrialdeak. Ume gehienak bueltatu ziren, batzuk lehenxeago, beste batzuk urte asko kanpoan igaro ondoren. Bertan  bizitzen geratu zenik ere bada. Batzuk gure artean ditugu, beste batzuk betiko joan zaizkigu.

Ego Ibarra Batzordeak, Eibar utzi behar izan zuten haur haien lekukotasuna jaso nahi izan du eta horretarako ikerketa eta bilketa proiektua abiatu du 2012. urtean. Eibarko Gerrako Haurren zerrenda egin da (200 izen-abizen baino gehiago lortu dira), eta euren historia ere bildu da, dokumentuen, argazkien eta protagonistei egindako elkarrizketei esker.

Informazio gehigarria: