Alfaren sorreraren mendeurrena (1920-2020) gogoratzeko, urtarrilean, argazki handi bat jarriko da Legarre 19ko horman.
Alfa, Isasi eta Markeskua. Udal Artxiboa.
Legarre 19an, Alfa fabrika zaharraren sorreraren mendeurrena (1920ko urriaren 28a) gogoratzeko irudi bat jarriko da urtarrilean, izan ere, eraikin horren azpiko aldean baitzegoen Alfa, zehazki, trenbidearen beste aldean (ikus Alfaren Estatutu Soziala, PDF). Argazki honetan, ordea, dagoeneko desagertuta dauden baserri asko ere ikusi ahal izango ditugu, hala nola, Kaskarrengoa; baita Isasiko elizaren hondarrak edota Markeskoako eranskin desagertuak ere.
Arratebide kalean jarritakoak (beharginak Arrateko kaminoa egiten) gogora dakargu Lehen Mundu Gerran Eibarrek bizi izan zuen krisi gogorra eta lan eskasia. San Kristobal kaleko hormak antzinako korrikalariak hartu ditu; eta Txonta kalekoak, Norma tailerreko "fileteatzaileak", bizikleten koadroak eta urkilak margotzen zituzten emakumeak. Azkenik, Untzagako dorrean jarri da lehen Jubilatuen Etxe aurrean jarri eta handik erretiratu egin behar izan zen argazkia.
Aurreko ekitaldietan, Ipuruako futbol zelaiaren sarreran, Karmengo elizaren ondoan, Ermuko sarreran edo Olarreagan, Azitaingo gasolindegiaren ondoan eta Toribio Etxebarria kalean jarri izan dira argazkiak.
Orain arte, guztira, 10 izan dira historia harilkaltzeko xedez ipinitako argazkiak "Argazkiak Mintzo" egitasmoaren barruan.
Emakumeak gerra aurrean, lanean. Argazkia: Udal Artxiboa.
Dokumentuaren akzioak