Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argazkiak mintzo: gure herriaren historia-geruzak Eibarko auzoetan.

2019/07/11
Uztailean, hiru argazki handi jarriko dira, bata Arratebidean, bestea Ubitxa kalean, eta hirugarrena Txontan.

1915 (circa). Eibartik Aginagarako kaminoa egiten. Atzean, San Andres pasealekuko etxeak, Kiputxaneko etxea eta Isasigainean komentua. Eibarko Udal Artxiboa. Indalecio Ojanguren Funtsa.

Auzoetan argazki handiak jartzea da Ego Ibarra batzordearen 2019ko lan-plangintzan xedeetako bat; batetik, oroimena lantzeko eta herriko jendeak egindako eskaerari erantzuteko; eta, bestetik, kaleetako hormei beste itxura bat emateko. Horretarako, uztailean,  argazkiak jarriko dira Arratebide kalean, Ubitxa kalean eta Txontan.

Argazkiak Mintzo - Ubitxa

Arratebide kalean jarriko den argazkiak gogora dakarkigu Lehen Mundu Gerran Eibarrek bizi izan zuen krisi latza eta lan-eskasiaren aurrean Udalak Eibartik Aginagara kaminoa egiteko hartu zuen erabakia. Toribio Etxebarriak Viaje liburuan dioen bezala: “¿Cómo fue esa asistencia del Ayuntamiento a los parados?. Lo más distante posible de una beneficencia. Se desempolvó un proyecto de carretera de Eibar a Marquina por Izua y Barinaga que dormía en el archivo, y a trabajar se ha dicho. Se formaron compañías de trabajadores, y los clásicos armeros tiraron de pico y pala como los más acostumbrados, a cielo abierto, siguiendo el trazado por las faldas del Urko. Y todo el mundo tuvo así un jornal; mas un jornal que cada cual había sudado previamente en un trabajo de utilidad.”  Indalecio Ojangurenen argazkian kaminoaren hasierako zatia egiten ikusten ditugu beharginak; atzean, San Andres pasealekuko etxeak, Kiputxanekoa eta, Isasigainean, eliza eta komentua. Argazkia Indalezio Ojangurenena da, 1915 urte ingurukoa eta Eibarko Udal Artxiboarena da, jarriko diren gainerako argazkiak bezala.

Ubitxa kaleko horman, Unberako bidean, modu sinbolikoan, korrikalariak jarriko ditugu kirolgunera joango balira bezala. Argazkia Plazaola Funtsarena da, 1953. urtekoa eta orduko Dos de Mayo kaletik abiatu zen lasterketa ikus dezakegu.

Antxitxiketalariak Eibarren

Txonta kalean, Mutiola tailerraren horman —tailer-jabeek Udalari eman dioten baimenari esker— jarriko den argazkia 1948 ingurukoa da. Norma lantegiko “fileteadorak” ditugu, bizikleten koadroak eta urkilak pintatzen zituztenak.

Erretratuz erretratu goaz josten gure herriaren historia. 

Norma lantegia, fileteadorak, Txonta auzoa (Eibar)

 

Argazkiak Mintzo - Arratebide

Dokumentuaren akzioak