Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Eibarko udaletxean, 19:30ean.
Liburuaren azala: Toribio Etxebarria bere emazte Claudirekin Venezuelako Los Carrizales inguruan (Maite Ferrán Echevarríak utzitako argazkia).
Ego Ibarrak liburu hau egilearen heriotzaren (1968ko apirila) eta lehenengo edizioaren (1968ko urria) 50. urteurrenean argitaratu du, agortuta baitaude orain arte egindako edizio guztiak. 500 ale kaleratu dira eta 498 orrialde dauzka, Julen Zabaletaren marrazkiak barne; horrez gain, 614 oin-ohar. Bestalde, liburua egitean eskakizun zorrotzenak bete dira ingurumenaren ikuspegitik, paperetik hasi eta inprimazioaren fase guztietara iritsi arte.
Lehenengo edizioa Mexikon argitaratu zen, 1968ko urriaren 23an, Impresiones Modernas inprimategian; orduko hartan 500 ale atera ziren. Bigarren edizio faksimilak (1968ko liburuarena) Donostian ikusi zuen argia Sociedad Guipuzoana de Ediciones y Publicaciones inprimategian, 1990ean; 1000 ale kaleratu ziren. Hirugarren faksimila (1968ko liburuarena) Michelena inprimategian egin zen 2005eko apirilaren 27an 1000 aleko tirada batekin. Azken biak Eibarko Udalak sustatu eta argitaratu zituen; aurrenak Juan San Martinen hitzaurrea zeraman (1990), eta hurrenak Asier Sarasuarena (2005).
Alkatearen atarikoak, Luis Castellesen hitzaurreak, edizio-oharrak eta liburuaren zazpi atalburuek osatzen dute abenduaren 19an aurkeztuko den edizio berezi, zuzendu eta gehitu hau, Ego Ibarra batzordearen berrogeita hirugarrena.
Albiste erlazionatuak:
- "Viaje por el país de los recuerdos" eta "Arratetikakuen izketango alegiñak" obren edizio kritikoak abian
- Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua laster kalean. Aurten, 50 urte betetzen ditu.
Dokumentuaren akzioak