Lehiaketara 11 lan aurkeztu dira eta, epaimahaiak emandako ebazpenaren ondorioz, izen hauekin aurkeztutako hiru logotipo hauek daude finalean: roble&laurel, logotipo del 675 aniversario eta logotipo conmemorativo de Eibar. Hiru logotipo finalistak Udalaren webgunean jarriko dira, 2021eko urtarrilaren 21etik 31ra, herritarrek botoa eman dezaten.
Eibarrek 650 urte bete zituen 2021ean, pandemiaren bigarren urtean. Ospakizun horren inguruan murrizketa askorekin egindako jarduera guztiekin zerikusia duten albisteak bildu ditugu, besteak beste, Azpilikuetatarren komikiak, tokiko historiaren atal desberdinei buruzkoak.
Andrea Garcia Alvarezen proposamenak irabazi du Eibar herriaren 675. urteurrenaren harira antolatu den logotipo-lehiaketa. Guztira 11 lan aurkeztu dira. Hasierako fase batean, epaimahaiak horietatik hiru hautatu zituen udal webgunean jarri eta herri-bozketa bidez irabazlea aukeratzeko.
Gure historiaren parte diren pasadizoak eta istorioak modu umoretsu eta ludikoan ekarriko dituzte gogora.
Ego Ibarra batzordeak herriko ikastetxeekin batera egindako elkarlanari esker, Historian aditu diren hainbat irakaslek hitzaldiak eskainiko dituzte martxoan zehar.
Iosu Txueka historialariak hitzaldi hori eskainiko die Eibarko Institutuko ikasleei eta gaia azaldu ondoren ikasleen galderei erantzungo die.
Juan Martínez de Arrizabalaga alkatea bere jarlekura joan zen eta Pedro López de Ibarra, Karlos V.aren faboritoa, zegoen jarrita bertan.
Ludger Mees historialariak Eibarko Coliseoan emango duen hitzaldia martxoaren 18an izango da, 12:30ean, Aldatzeko ikasleentzat eta jende ororentzat.
Unai Belaustegi ikerlariak Errepublikaren 90. urteurrena eta gerra zibila ekarriko ditu gogora martxoaren 16an eta 23an La Salle-Azitain ikastetxean eskainiko duen hitzaldian.
Irailean ez da elurrik eta hotzik izaten; horixe izan zen eguna aldatzeko arrazoia. Gregorio Mugikak Monografía Histórica de Eibar liburuan dakar “Breve que el Papa Pío IV extendió autorizando el traslado al 8 de septiembre de la fiesta que en el Santuario de Arrate se celebraba el 8 de diciembre” agiriaren transkripzioa, Fray J. M. de Echezarretak egindako itzulpenaren gaztelerazko bertsioa, alegia.
Apirilaren 12ko hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, Udal berria eratu zen Alejandro Telleria alkateak zuzenduta.
Unai Belaustegi EHUko irakaslea euskaraz arituko da errepublikanismoaren bilakabideaz eta ibilbideaz.
Ibarra goikoa (Ibargaiñ) etxearen ondoan batu zen Juan Pérez de Sumendiagaren Alkatetzako Kontzejua eta Ordenantza berriak egitea erabaki zuen.
Moja hauek izan ziren Errebaleko komentuaren sortzaileak: Mariana de San José, Leonor de la Encarnación, María de Jesús eta Constanza de San Pablo.
Ignacio Zubillagak egindako erlojua 1910ean jarri zuten elizaren dorrean.
Koadroak jasotzeko epea hilaren 15ean amaitu zen; beraz, jaso ez diren koadroek erreserba-zenbakia dute.
Kanposantu zaharra, Ibarkurutzeko Anuntziazioko Andra Mari ermitaren ondoan zegoen, Ibarbea etxearen lursailetan.
Alkateak bando bat atera zuen herritarren artean sortzen ziren tirabirak-eta arautzeko; 17 agindu ziren guztira, eta eguneroko bizimoduko hainbat gai aztertzen ziren bertan: zaratak, garbitasuna, saltokiak...
Ermita zaharraren aldarea eta San Juanen irudia herriko ospittalera eraman zituzten.
Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldearen gidaritzapean, herriaren alde onak eta alde txarrak seinalatzeko argazki-lehiaketa antolatu du Ego Ibarrak. Oinarriak eta parte-hartzeko formularioak irailean argitaratuko dira.
1794ko abuztuaren 29an, frantses soldaduak Eibarren sartu eta txikizioak eragin zituzten. Gure herria izan zen Gipuzkoan gerratik kaltetuen atera zena.
Ikusmin izugarria piztu zen Eibarren 1972ko apirilean zutabe handi biak bereizi zirenean.
Eibarko hainbat elkarteren laguntzarekin, udazkeneko zazpi hitzaldiak beti ostegunetan izango dira, 19:30ean, jorratuko den gai bakoitzarekin lotutako herriko leku esanguratsuetan.
Zure herriaz harro bazaude edo Eibarrek amorrarazten bazaitu, atera argazkia eta bidali. Ikusizko mezua herritarrek beren herriaz duten iritzia batzeko Eibarren 675. urteurrenean.
Eibartik Eibarrera hitzaldi-zikloaren hasierako honetan, historialariak Eibarko hiri-gutunaren edukia emango du ezagutzera.
Finantza egoera zela-eta, Udalak bere herri-lurrak saldu egin behar izan zituen, betidanik garatutako baso-politika garrantzitsu bati amaiera emanez.
Eibartik Eibarrera hitzaldi-zikloaren bigarren hizlariak Eibarko kapital soziala izango du hizpide, Armeria Eskolan arreta berezia ipinita.
Aforoa dela-eta, Eibarko Txirrindulari Elkartearen eta Klub Deportiboaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetara joateko izena eman behar da.
Eibar izugarri hazi zen XX. mendearen lehen hamarkadan; inguruko herrietatik eta kanpokotik jende ugari etorri zen gure herrira armagintzak emandako lan-aukerak erakarrita.
Aforoa dela-eta, izena eman behar da Emakumearekin Mahaiaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetara joateko.
Lehiaketan izena emateko eta argazkiak bidaltzeko, formulario bat bete beharko da elektronikoki udal webgunean. "Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar!" argazki-lehiaketak eibartarrek beren herriaren errealitatea argazkien bidez islatzeko aukera ematen du: zer maite duten, zerk amorrarazten dituen.