Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa: hiru finalistak hautatuta, irabazlea aukeratzeko fasea ireki da

2021/01/21
Lehiaketara 11 lan aurkeztu dira eta, epaimahaiak emandako ebazpenaren ondorioz, izen hauekin aurkeztutako hiru logotipo hauek daude finalean: roble&laurel, logotipo del 675 aniversario eta logotipo conmemorativo de Eibar. Hiru logotipo finalistak Udalaren webgunean jarriko dira, 2021eko urtarrilaren 21etik 31ra, herritarrek botoa eman dezaten.

Hiru logotipo finalisten aukeraketa epaimahaikide hauek egin dute:  Eibarko Artxiboko arduradunak, Dibujo Eskolako irakasle titularrak, Arte Ederretako Eibarko unibertsitate-irakasle batek, udal arkitekto andreak, alkateak eta Ego Ibarra Batzordeko zinegotziek.

Hiru logotipo finalistak Udalaren webgunean jarri dira 2021eko urtarrilaren 31 arte, herritarrek botoa eman dezaten. Logotipo irabazlea aukeratzeko bozketan 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute eta botoa ematen duten unean Eibarren erroldatuta egon beharko dute.

Bozketa egiteko, esteka honetan dagoen formularioa bete behar da. Izen-deiturak eta NAN, AIZ, pasaportea, horixe besterik ez da adierazi behar, eta 3 logotipoetako bat aukeratu.

Udalak egiaztatuko du erroldatze- eta adin-baldintzak betetzen direla. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da. Boto bat baino gehiago eman bada, emandako lehen botoa joko da baliozkotzat.

675-logoa-01

675-logoa-02

675-logoa-03

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte