Errepublika egunaren bezperan bertan hasi ziren Eibarko “zapatu inglesak”. 1931eko apirilaren 13an erabaki zen astea 44 lanordukoa izatea Eibarko tailerretan
Republikia (Azpilikueta)
Toribio Etxebarriaren Viaje liburuak eta Santiago Arizmendiarrietaren Mis Memorias obrak ederto asko islatzen dute egun haietako giroa eta poza. “Eibartarren Ahotan”en ere makina bat testigantza daude jasota egun haiek bizi izan zituztenen ahotik. Egun seinalatu haietan, aldarrikapenaren harira, beste hainbat erabaki ere hartu ziren. Besteak beste, kale-izen batzuk aldatzea; horrela, ordura arte Plaza de Alfonso XIII izenaren ordez Plaza de la República izena eman zitzaioin Untzaga plazari, Capitán Galán Bidebarrietari, García Hernández (Jakako matxinadaren buruetako bat, Galán kapitainarekin eta beste militar batzuekin batera) Estaziño kaleari edo Pablo Iglesias San Andres pasealekuari...
Ez zen makala izan herrian 1931ko urteko apirila: 18an, Udalak euskal autonomiaren aldeko mozioa onartu zuen, Euskal Herriak beste herriekin dituen loturak ahaztu barik “bere buruaren jabe izateko eskubidea” aldarrikatuz; 29an, Arrate eta Gorosta bailarako alkate izendatu zuten Gregorio Atxa-Orbea, “Orbe” bertsolaria; Agiñaga auzorako Eladio Guisasola jarri zuten; egun berean, Alcalá-Zamora presidenteak “Hiri eredugarri” (PDF) titulua eman zion Eibarri...
Aldarrikapen historikoaren buru izan zen Eibarko udal administrazioak itxaropen, ilusio eta jakinminez betetako bide bati ekin zion, etorkizunak zekarzkion laino beltzak uxatuko zituelakoan.
Marrazkilariak hori guztia bere erara interpretatu du.
Dokumentuaren akzioak