Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azpilikuetatarren “Atzo goizeko ipuiñak”. Eskandalua San Andres elizan, 1557ko martxoaren 28an, igandea, elizkizunak ospatzen ari ziren bitartean.

2021/03/10
Juan Martínez de Arrizabalaga alkatea bere jarlekura joan zen eta Pedro López de Ibarra, Karlos V.aren faboritoa, zegoen jarrita bertan.

J.A. Azpilikuetaren biñetak 1557an gertatutakoa erakusten du, Pedro Sarasquetaren Monografían zehatz-mehatz azaltzen den gertakizuna eta Nerea Aretak “Eibarko efemeridiak” liburuan ondo asko jasotzen duena: “1557. urteko martixan 28xan, domekia, demandia-burrukia egon zan San Andres parrokixan, alkatia (Juan Martínez de Arrizabalaga), eta Pedro López de Ibarra-n artian, elixan, bata eta bestia nun jarri bihar ziran gorabeheran.

Domingo de Elexalde-k, egun bi geruao izen zan pleituan testigo lez kontau ebanez, gauzak holan izen ziran: domeka goixeko mezia hasitxa, alkatia, “hombre rico y abonado, hijo-dalgo y de los principales de la dicha Villa [Eibar] de mucha honra y reputación”, Parrokixan sartu, “con vara de justicia en la mano”, eta San Sebastianen altarian ondoko bankuan buruan jartzera zoiala, betiko moruan, Pedro López de Ibarra topau eban bere lekuan. Bestionek, alkatia ikusi arren be, ikerarik be ez eban eiñ altzatzeko. Alkatiak, ostera, berari errespetorik ez baetsan be, Erregian makilliari, eta Alkatian kargu eta ofizixuari euki zeixola esan etsan.”

“Zarataka hasi ziranian, Domingo de Elexalde bera, eta Martin Ibañez de Iturrao juan jakuezan: izen be, Pedro López de Ibarra-k, alkatia bankutik bota gura izen eban, saka eta dana eiñ etsan eta. Ba derrigorrian, Pedro López de Ibarra-ri, jarritxa euan lekutik altzau eraiñ etsen; berak, zakar, alkatiari oratu, eta “vos” tratuan, berba zatarrak esaten hasi jakon. Pero Pérez de Orbea-k kontau ebanez, burrundaria hasi zanian, parrokuak mezia eten, eta denporaldi baten egon zan mezia emon nahi ezta, girua baretu arte.”

“Orduan arrimau ziran demandara, beste batzuekin batera, Pedro López de Ibarra-n alde, Joan Pérez de Isasi eta Joan de Iguria. Hori be, “vos” tratuakin, txarto esaka hasi jakon alkatiari, San Migel ostian, alkatetzia lagatakuan konponduko zirala amenazekin. Gaiñera, normalian ez, eta Pedro López de Ibarra-k, gerrixan, ezpatia ekarren (eta testiguak ziñuanez, akaso ezkutuan gehixao be bai).”

“Atsaldian, bezperak entzuteko orduan, atzera be bardin, “se reprodujo el tumulto, con caracteres de mucha mayor gravedad”. Alkatiak berba eiñ etsan Pedro López de Ibarra-ri, altzatzeko, Erregian makilliari lekua eitxeko. Pedro López de Ibarra-k kasorik bez; eta gaiñera, makilliori erditxik bi eiñ eban. Bere alde eitxen, Joan de Iguria, Martin de Iguria eta Joan Pérez de Urquizu agertu ziran.”

“Zaraten ostian, alkatia hasarre euan, tente, makillia erditxik bi einda, eta justizixian alde agertu ziranen izen eta apelliduak kurriska baten esaten, eskribauari deika, zelan maltratau eta makillia apurtu etsen papelian ipiñi zeixan. Halan agertu zan han Joan Ibañez de Ubilla herriko eskribaua, pasautakuan barri hartzera.”

“Honen ostian, Pero López de Ibarra-k bere etxera igo eban; eta alkatia juan jakonian ate joka, ez etsan zabaltzen atiori. Ezian, alkatiak aindu eban “que le trujiesen una hacha para romper la puerta de la dicha Cámara”. Orduantxe urten eban Pedro López-ek: alkatiak hartu, eta karzelara eruan eban.”

Marrazkilariak bere erara kontatzen du orduko ipoin hura guri barretxoa atera nahian.

Dokumentuaren akzioak