Eibartarren ahotan

Eibartarren Ahotan proiektua 1999ko udan hasi zen ahozko ondarea jasotzeko helburuz; herriko nagusiak elkarrizketatzean eta antzinako kontu eta gertakizun horiek bideoz jaso eta Interneten jartzean datza.  Ego Ibarra batzordearen magalean jaiotako proiektu honek Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta diru-laguntza jaso ditu. Urte hauetan zehar 400 elkarrizketa baino gehiago egin eta katalogatu dira. Heren bat inguru dagoeneko etiketatuta eta katalogatuta dago, eta material horren zatirik gehiena online kontsultatu daiteke (tartean 500 bideo-pasarte inguru). Epe laburrera, elkarrizketa berriak egitea aurreikusten da, eta baita materiala katalogatzen eta hedatzen jarraitzea ere.

Materiala kontsultatzeko, sartu hiztunen zerrendara edo erabili bilatzailea.

Dokumentuaren akzioak