Patxi Usobiaga Lakuntza
Eskalatzailea, 1980-09-07
Patxi Usobiaga eibartarra kirol eskaladan dagoen munduko kirolaririk onenetarikoa da; Munduko Txapela eskuratu zuen 2006an eta 2007an. 2006an, "Euskal Kirolaririk onena"ren saria jaso zuen. Urte batean kateatutako 8b+'s-tan munduko marka hautsi zuen, horietako zazpi bistaz egindakoak.
Biografia
Patxi Usobiaga Eibarren jaio zen 1980ko irailaren 7an, familia mendizale batean jaio ere. Umetan, aitarekin, askotan joaten zen mendira; 9 edo 10 urte baino ez zituela, Pirinioetako hirumilakoetara igotzen hasi zen. 1990ean, hamar urte zituela, eskalatzen hasi zen; zaletasuna egunetik egunera handitzen zihoakion.
Laster erabaki zuen: zapatuero harkaitzak, Atxarteko eskalada eskola zen bere lekurik kutunenetarikoa; Aramotz edo Etxaurikoak ere gustuko zituen. Astegunetan Eibar edo Bergarako rokodromoetara joaten zen; eskalatzaile asko ezagutu zituen eta haiekin ikasi zuen eskaladaren teknika. Aurreneko urrats horietan beti zuen aita aldamenean; hamalau urterekin, Bergarako rokodromoan ezagutu zituen eskalatzaileekin kanpora irteten hasi zen.
1994an, oraindik hamalau urte betetzeke zituela, lehenengo aldiz hartu zuen parte txapelketa batean; bere kategoriako bigarrena izan zen eta estatuko gazteen taldean sartu zen nazioarteko lehiaketetan parte hartuz. Hamalau urterekin, Patxik 7B+ maila zuen.
Hogei urterekin, Lanbide Heziketako ikasketak amaituta, eskaladara dedikazio osoz jardutea erabaki zuen, egunean bospasei ordu entrenatuta, diziplina gogor batekin.
Kirol ibilbidea
1994an Espainiako eskalada txapelketara joan zen; jubeniletan txapeldun orde titulua eskuratu zuen. Han egin zituen 7B eta 7B+ graduko bideak harkaitza landuaz eta harkaitza bistaz Nordus Marinus bidean, 7Bkoa.
Hurrengo urtean, 1995ean, Espainiako Txapelketa irabazi zuen; 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketan 5. postua eskuratu zuen. 8A graduko lehenengo bideak egin zituen harkaitza landuta, ConanDax Librarian bidean (Araotz,Oñati), eta , harkaitza bistaz, lehenengo 7C+ Etxauriko Everest bidean.
1996an, 3. postua eskuratu zuen 18 urtez azpikoen Munduko Txapelketan; berriro eskuratu zuen Espainiako txapelketa Harkaitza landutakoan, Parva Naturalia bidea egin zuen Araotzen, 8B mailakoa.
1997an Europako Txapelketa lortu zuen 18 urtez azpikoetan; laugarren postua eskuratu zuen Munduko txapelketan. 1998an, berriro Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta Araotzeko Mala Vida bidean 8C bat egin zuen harkaitz landutakoan.
1998an Espainiako txapeldun orde; hirugarren postua Mundukoan. Harkaitz landutakoan, Honki Tonki eta White Zombie bideak egin zituen, biak 8Ckoak, Araotzen. Harkaitza bistazkoan, 8A eta 8A+ graduak lortu zituen. 2000. urtean, 3. eta 4. egin zuen Espainiako txapelketan.
20 urterekin, 2000. urtean, Espainiako txapelketan txapeldun orde izan zen; Euskadiko Txapelketa berak irabazi zuen. Harkaitz landutakoan Honki Monki bidearen aramotzetarrak egin zituen (8`C+), eta Tas Tas (8C+9A), azkenak Baltzolan, Aramotz mendian. Harkaitza bistazkoan Florida bidea (Hueska) egin zuen, 8B mailakoa.
2002. urtean, 21 urte zituela, Espainiako txapeldun orde eta Euskadiko txapeldun izan zen. Europako Txapelketan 20. postua eskuratu zuen. Harkaitz landukoan ondoko bide hauek egin zituen: Biographie, 8C+, Ceuse (Frantzia), El tubo, 8C+, Etxaurin, L'odie Social, 8B+, Siurana (Katalunia) eta Na Nai, 8C+ , Baltzolan. Harkaitza bistazkoan Cipolini bidea egin zuen Arabako Apellaniz herrian, 8B mailakoa.
2003. urtean laugarren egin zuen Munduko Kopan (10 froga puntuagarri dira urtean zehar egin beharrekoak). Fantziako "Serre Chevalier" nazioarteko masterrean bigarren postua; laugarren Italiako "Rock Master de Arco"an eta bigarren azken master horretako lehian. Euskadiko txapelketa eskuratu zuen berriro; Espainiako kopan eta txapelketan, txapeldun orde. Harkaitz landutakoan Iñi Ameriketan eta Il Domani bideak egin zituen, biak 9A mailakoak, Baltzolan. Harkaitza bistazkoan, Italiako Arcon, Pietra Murata, 8B+ mailakoa; Itsu bidea Baldegobian (8B) eta Gladiator (8B), Rodellarren.
2004. urtean 8. postua eskuratu zuen Arcoko masterrean (Italia); Frantziako Serre Chevalierrekoan txapeldun orde izan zen. Munduko txapelketan 5. postua eskuratu zuen; beste behin ere Espainiako txapelketa eskuratu zuen, eta Kopakoan txapeldun orde. Harkaitza landutakoan bide hauek egin zituen: Realization, 9A+, Céuse (Frantzia),Psikoterapia, 9A, Baldegobian (Araba), Desafiando a Tsunami, 8C+/9A, Hueskan. No future, 8C+, Céuse (Frantzia). Harkaitza bistazkoan: Millenium, 8b+, Eslovenian, Taladrina, 8b+, en Cuencan. B12, 8B+/C, Larraonan (Nafarroa), La dita del guerriero, 8B+, Covolon (Italian), Jurassic climb, 8B+, Erton (Italia) eta Radote joli pepere, 8B,Céüsen (Frantzian).
2005ean lehengo postuan geratu zen WORLD GAMESetan, Dusiburgekoak; baita Serre Chevalierreko masterrean ere. Bigarren Munduko Txapelketan, lehena Kopan eta Espainiako Txapelketan. Harkaitza bistazkoan bide hauek egin zituen: Nafarroan, Gaua, (munduan dagoen hirugarrenr 8C harkaitza bistazkoan) La nabab, 8B (Frantzian); Tanz der geister, 8B (Austrian) Harkaitza landutakoan: Novena puerta, 8C+ ( Santa Linya, Lerida); Pistolaren mintzoa, 8C , Nafarroan; Gondor, 8C, Austrian eta Asfixia mental , Ramalesen (Kantabria).
2006an kirol eskaladako Munduko Kopa irabazi zuen eta titulua 2007an berretsi.
Iturriak: www.patxiusobiaga.net eta Patxi Usobiaga.
Argazkiak: Irati Anda eta Josu Martinez.