Jose Antonio Azpilikueta
Marrazkigilea, 1961
Eibarren jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. 2002an Leioako Arte Ederretako Fakultatean doktoregoa eskuratu zuen 'La tira humorística en prensa' tesiarekin; Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan domekero atera zituen 550 komiki-bandaren azterketa eginda.
2003ko maiatzean Leioako campusean erakusketa egin zuen, Eibarri buruz egindako koadroen erakusketa. 2004ko irailean, Durangoko Beitu Art galerian frontoiei buruz egin dituen marrazki guztien bilduma erakutsi zuen. Hauek ziren frontoiak: Arrate, Aginaga, Sallabente (Ermua), Estarta (Elgoibar), Deba, Askizu (Getaria), Urbasa, Lezaun, Irantzu (Abarzuza), Atauri edo Biloria. Erakusketa horrek 'Se prohibe jugar a la pelota bajo la multa de dos pesetas' lema zeraman, San Andres parrokiaren horman dagoen kartela.