Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Felix Elortza Basterrika

Biologoa, 1970

Felix Elortza Basterrikak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) ikasi zuen Biologia. Bertan, Jesus Mari Txurruka eta Jesus Mari Arizmendirekin jardun zuen, barne-ikasle gisa lehenarekin eta doktoregoko ikasle modura bigarrenarekin. Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailean lortu zuen doktoregoa 2001. urtean. Garai hartan, giza genoma sekuentziatu berria zen eta, informazio horretaz baliatuta, proteinak modu masiboan identifikatu, kuantifikatu eta karakterizatzeko behar ziren lehen urratsak ematen hasiak ziren zenbait laborategitan masa espektrometria delako teknikaz baliatuz. Proteomika deitu zioten disziplina berri horri. Proteomikaren alorra Elortzaren gustukoa zenez, Eusko Jaularitzaren beka jaso eta doktoratu ondoko egonaldia egin zuen Danimarkako “Protein Research Group” ikerketa-taldean (Southern Denmark University). Itzuli eta 2004az geroztik Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako CIC bioGUNEko Proteomika Plataformaren arduraduna da. Elortza doktorea EHU/UPV, Mondragon eta Deustuko unibertsitateetan eskolak emandako da. Espainiako Proteomikako Elkartearen (SEProt) sortzaileetako bat, 2019az geroztik elkartearen idazkaria da.