Eibarko lanbideak: armagintza, grabatua, josteko makinak eta bizikletak
Atal honen helburuetako bat antzinako lanbideak eta lanabesak gogora ekartzea eta azaltzea da.
Armagintza
Atal horretan herriak armagintzan izan duen bilakabidea azaltzen da: hasierako aztarnak, gremioak, lehenengo tailer handiak, historian zehar izan dituen eraldaketak...
Arte aplikatuak
Grabatugintzak eta damaskinatugintzak garrantzia handia izan du herrian: piezak mailuka kolpek dotoretuta, teknika asko landu izan dira: ataujia, nielatua, bozelketa, zizelketa....
Josteko makinak
Esmitzak egitetik josteko makinak egitera igaro zen Alfa tailerraren historia dugu hizpide eta mintzagai.
Bizikletagintza
Bizikletagintza eta kirola beti eskutik oratuta joan dira Eibarren: izen handiko kirol lasterketak jaio dira bertan herriko hainbat fabrika handitan (Orbea, BH...) egiten ziren bizikletak saltzearren.
Dokumentuaren akzioak