Miren Mandiola Arizmendiarrieta
Medikua, 1963-01-26
- 1994an, in vitro ernalketaren eta enbrioi-transferentziaren teknikaren bidez (FIVTE), saio hodiko lehen umea jaio zen Gipuzkoan.
- 1996an, Hego Euskal Herriko lehen umea jaio zen espermatozoideen mikroinjekzio intrazitoplasmikoaren teknikaren bidez (ICSI).
- 1997an, Hego Euskal Herriko lehen umea jaio zen ICSI-TESA teknikaren bidez.
- 1998an, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko eremu handi bateko lehen umea jaio zen blastozitoen enbrioi-transferentziaren teknikaren bidez.
- Inplantazioaren aurreko diagnostiko genetikoaren ondoko lehen haurdunaldia lortu zen Hego Euskal Herrian.
- Inplantazioaren aurreko diagnostiko genetikoaren ondoko lehen umea jaio zen Hego Euskal Herrian.
- Euskal Autonomia Erkidegoko lehen haurdunaldia lortu zen emakume seropositiboetan in vitro ernalkuntzaren teknikak erabiliz.
- Hego Euskal Herriko lehen obozito-bankua.
1997an, Koldo Carbonero medikuarekin batera, Quirón ospitalearen ernalkuntza lagunduko Bilboko unitatea sortu eta inauguratu zuen. Unitate hori Bilboko Quirón ospitale berriaren Ginekologiako eta Obstetriziako Zerbitzuaren barruan dago orain. Era berean, Malagako Quirón ospitalean ugalketa lagunduko laborategi inauguratu berria jarri du abian, eta laster, Iruñean, ugalketa lagunduko beste unitate bat hasiko da lanean. Ugalketa lagunduko laborategiaren arloan Europan dauden titulaziorik gorenak ditu. Hona hemen horiek:
- Giza Ugalketa Lagunduko Espezialistaren Titulu ofíziala, 2001ean Biologoen Elkargoak eta (ASEBIR) Ugalketaren Biologia Ikertzeko Elkarteak emana.
- Enbriologo Kliniko Senior-Seniorraren eta Laborategiko Zuzendariaren Titulua, 2008an ESHRE Giza Ugalketako eta Enbriologiako Europako Elkarteak emana.
- Madrilgo Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko Giza Ugalketaren Masterra.
Gainera, bere lanbidearekin zerikusia duten elkarte mediko guztietan sartuta dago eta gogotik parte hartzen du haietan. Hala:
- SEF Ugalkortasunari buruzko Espainiako Elkarteko kide osoa da.
- Inplantazioaren Aurreko Diagnostiko Genetikoari buruzko Interes Taldeko kidea da.
- ASESA Andrologiako Espainiako Elkarteko kide osoa da.
- ASEBIR Ugalketa Biologiako Espainiako Elkarteko kide osoa da.
- ESHRE Giza Ugalketako eta Enbriologiako Europako Elkarteko kide osoa da.
Ikerkuntzaren arloan ere, eskarmentu handia lortu du:
- Hemengo eta nazioarteko aldizkarietan argitalpen ugari egindakoa da.
- Txostenak aurkeztu ditu hainbat jardunalditan.
- Hemengo eta nazioarteko jardunaldietan, komunikazio ugari aurkeztu ditu.
- Ikastaro, hitzaldi eta mintegi ugari antolatu eta eman ditu.
Haren lan guztia antzutasun-arazoak dituen bikote pilari laguntzeko da: ugalketa-adinean dauden bikoteen % 15-20k ditu arazoak. Beste lan-esparru bat, oso berezia, hauxe du: familiako gaixotasun genetiko larriak −hala nola giharren distrofia, Huntingtonen korea, fibrosi kistikoa, hemofilia, Marfanen sindromea eta hain ezagunak ez diren beste asko− ezabatzea enbrioien diagnostiko genetikoaren bidez.
Orain, Donostiako Quirón ospitaleko Ugalketa Lagunduko eta Genetikoko Laborategiko zuzendari eta Quirón ospitale taldeko Ugalketa Lagunduko Unitateen koordinatzaile gisa dihardu lanean.
Gipuzkoan eta Bizkaian, bi ugalketa unitateei esker, dagoeneko 5.000 ume baino gehiago sortu dira ugalketa lagunduaren teknikak erabiliz, eta Mandiolaren lorpenen artean dago hori, baita estatuan antzutasun-arazoak edo gaixotasun genetiko larriak dituzten 700.000 baino gehiagoko bikote horiei guztiei laguntzeko teknologia berri guztiak garatzeko lan etengabea ere. Izan ere, ugalketa lagundua oso garrantzitsua da arazo horiei aurrea hartzeko.
Zortzi zelulako enbrioi-aurrekoa; hiru eguneko bizia du.
‘In vitro’ ernalketa (FIVTE).
Espermatozoideen mikroinjekzio intrazitoplasmikoa (ICSI). Semenaren kalitatea oso apala denean, espermatozoideari lagundu egin behar zaio obuluan sartzen. Hala, obulu bakoitza irekitzen da, eta orratz zorrotz hori eta mikroskopio konplexu batzuk baliatzen dira espermatozoidea sartzeko.