Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Daniel Txopitea Guinda

Artista, 1950-02-24

"Ibilbidea emankorra, zabala eta askotarikoa da. Daniel Txopiteak etengabe dihardu bilatzen eta ikertzen, askotariko esperientzietan eta adierazpide-arlo ezberdinetan, pinturatik hasi, bere jarduera nagusia, eta literatura, diseinu, argazkilaritza, grabatuen edizio eta kultur dinamizatzaile-lanetaraino, edo baita historiaren, etnologiaren, antropologiaren eta estetikaren ikerketaraino ere.  Haren ibilbide plastikoan zehar, artistak etengabe erakusten du sormenaren sugarra bizirik mantentzeko ahalegina. Horretarako, Euskal Herriko kultur legatuan murgildu ez ezik garaiko mugimendu intelektual eta artistikoekin ere bat egiten du".

Halaxe deskribatu zuen artista Xabier Sáenz de Gorbeak, 2004ko urrian Bilboko BBK-ren Kultur Gelan egindako azken erakusketa antologikoaren komisarioak, Daniel Txopitea katalogoan. Jakin, pentsatu eta amestu.

Hasiera

Artisau armaginen seme, Daniel Txopitea Guinda Ermuko Katxango auzoan jaio zen 1950eko otsailaren 24an.  1952an, familia Eibarren jarri zen bizitzen, eta han egin zituen lehen ikasketak San Andres eskolan. 

13 urterekin nabarmentzen hasi zen sormen artistikoagatik, aire librean pintatuz. Dohain natural horiek intuizioz garatu zituen, ez baitzuen formazio artistikoa lantzeko lekurik inguruan; horregatik, Txopiteak beti jo zuen bere burua autodidaktatzat. Berak dioen bezala:

"Ez nuke jakingo azaltzen artearekin izan nuen lehen harremanaren arrazoia. Nire iritziz, beste gauza askoren antzera, poliki-poliki ernatzen doa eta une jakin baten azaleratu egiten da.  Familia-aurrekaririk ere ez dago eta ez dute uste halako egoeretan sortzetiko faktoreek eraginik dutenik.  Agian zerikusia izan dezake nerabezaroaren ezaugarri den jakinmin aseezinak.  Hain zuzen ere, garai horretan hasi nintzen nire lehen lanak egiten; txarrak, noski, baina nahikoa asmo autokritikoa bazutenak hasierako imitaziozko errealismoa baztertzeko eta beste era bateko arazoetan interesatzeko".

Oso gaztetatik profesionalki jardun artistikora dedikatzea erabakita, margolari gisa hasi zen “Geometria inicial” lanarekin.

Apustu estilistiko horrek hainbat lehiaketa irabaztera eraman zuen, hala nola 1969ko Mutriku Hiriaren I Lehiaketa, 1970eko Zarautz Hiriaren III Lehiaketa, eta Donostiako Zinemaldian.

Ibilbide artistikoa

Jose M. Barandiaran antropologoaren obraz interesaturik, ziklo berri bati ekin zioan “Gauzak” izenekoa. Oihal batzuk dira, zeinetan garapen plastikoa euskal erritual herrikoian dagoen oinarritua.

Kontuan hartu behar dira urte horietako zirkunstantzia politikoak. Oso zaila zen kanpoko informazioa lortzea. Hala ere, euskal kulturaren sentimenduak eta giro artistikoaren kezka-iturriak lagundu egin zuten sasoi hartako sortzaileek nazioarte-mailako artea egin zezaten.

Ondorioz, belaunaldi bateko euskal artisten koordinazio-egitasmoak sortzen parte hartu zuen, hala nola Debako Arte Eskola eta ‘Enkoari’, ‘Lekarok’ eta ‘Gorutz’ taldeen ko-fundatzaile izan zen.

1976an, Begoña Cendoyarekin ezkondu eta Zarautzera joan zen bizitzera, tailer-estudioa Santa Barbara auzoan ezarriz. Handik urtebetera jaio zen Ainize, haren alaba bakarra.
Pintore-lana literatur jardunarekin txandakatu zuen: artikuluak idatzi, eta arte-kritikari, nobela-egile eta poeta gisa ere aritu zen.

Etengabeko ikerketak eta esperimentazio plastikoak bultzaturik, garapen piktorikoaren ondorioz, hainbat alderdi eta lani ekin zien bere eboluzioaren baitan: “Apunteak eta Fikzioak”, “Figurazio Fantastikoa”, “Serie Erotikoa”, “Figurak mugimenduan” edo “Belarrak” seriea.

1987-1990 urteen artean, Txopiteak Donostiako Altxerri Galeriaren zuzendaritza hartu zuen bere gain, non hainbat artistak bere lana erakutsi zuten: Juan Genovés, Guinovart, Menchu Gal, Bonifacio Alfonso eta Javier Valdak, besteak beste.

Galeria horretan aurkeztu zuen ‘Gernika-ri’ bere karpeta grafikoa, Gernikaren bonbardaketaren 50. urteurrenaren harira.

Azken sorkuntza aldia

90eko hamarkadan, giza figurari uko egin barik, "Colosos y Titanes" eta "Personajes Blanco y Negro" obrari egiten die bide, zeina korronte neo-konstruktibisten barnean kokatu eta erreferentzia zuzenak egiten dizkien Jorge Oteizaren ingurune intelektual eta estetikoari; harekin batera La ley de los Cambios obra grafikoko karpeta argitaratu zuen.

Bere azken sormen-etapan ‘Plano Bitarra aktiboa koadroan" izeneko teorian zegoen sustraitua. Teoria horrek azaltzen du azken etapan egindako lanaren arrazoi teknikoa. Plano Bitarra Aktiboa Daniel Txopitea. Jakin, pentsatu eta amestu katalogo-liburuan aurki daiteke.

1996an, Zarauzko Udalari arrakastaz proposatu zion elkarrizketa-liburu bat argitaratzea herriari lotutako euskal artistei buruzkoa.

Zarautz con toda el Alma, bere borondatea betez, 1997ko urtarrilaren 27an hil ondoren argitaratua. Bere errautsak Eibarko Kalamua Mendian zabaldu ziren.

Artista handi baten oroitzapena

Txopitea 20 urterekin hasi zen bere lanak erakusten, eta lehen aldiz Eibarren egin zuen erakusketa Eibarko Arrate Kultur Elkartearen aretoan.  30 urteetan zehar, erakusketa indibidualak zein kolektibo ugari egin zituen Euskal Herri osoan, bai eta Palma de Mallorca, Bartzelona, Kanariar Uharteak, Italia, AEB, Frantzia, Ingalaterra, Txekoslovakia, Polonia eta Alemanian ere.  

Hainbat museo eta entitate nazional zein internazionalek dituzte bere pinturak.

Daniel Txopiteak laga digun legatu garrantzitsua ezagutzera emateko xedez, hil eta gutxira hasi ziren omenaldiak, argitarapenak eta atzera begirako erakusketak, zeinak aurrera jarraitzen duten haren alaba Ainizeren kontura.

1997

  • Martxoa: ’Erakusketa-omenaldia Txopiteari’ Altxerri Galerian, margolariaren lagun artistek dohaintzan lagatako obrekin batera; artista horien artean zeuden Oteiza, Chillida, Ibarrola, Basterretxea, Ugarte, Arozena, Zumeta, Sistiaga, Zuriarrain, Anda, Santxotena, etab.
  • Maiatza. 'Daniel Txopitearen oroimenez’ Portalean, Eibarko Udalak antolatua.


1998

  • Otsaila: Garibai Aretoan egindako erakusketa antologikoa, Donostian, Gipuzkoako Kutxak antolatua.
  • Martxoa: Erakusketa antologikoa Eibarko Portaleko Erakusketa Aretoan.

 

1999

  • Uztaila: Erakusketa antologikoa-omenaldia Zarautzko Sanz Eneako aretoetan.
  • Haren lagun Jorge Oteizak, bere omenezko eskultura bat jarri zuen Eibarren, Txopitea eta Pakea izenekoa.

2000

  • Martxoa: Atzera Begirako erakusketa, Monte Hermoso Kulturgunean, Gasteizen.
  • Maiatza: Erakusketa antologikoa Ziudadela Aretoan, Iruñean.

2001

  • Uztaila: Olerti Etxean Daniel Txopitearen argitaratu gabeko poemak jasotzen dituen liburuaren aurkezpena, ‘Poemario 1970-75’ izenburupean. Mollarri Bilduma. Zarauzko Udalak argitaratua.

2002

  • Urria: Erakusketa Juan Manuel Lumbreras Galerian, Bilbon.

2004

  • Abuztua: Erakusketa kolektiboa Donostian.  Sugar Arte Galeria.
  • Iraila: Erakusketa kolektiboa Orioan, Oteizaren omenez.
  • Urria: ‘Daniel Txopitea’ Erakusketa antologikoa. Jakin, pentsatu eta amestu’ Bilboko BBK Kultur Aretoa’
  • Azaroa: 'Goruntz Taldearen Bertopaketa’ erakusketa kolektiboa: Iñaki Larrañaga, Fernando Beorlegui, Marino Plaza y Daniel Txopitea. Egiako Kultur Etxea.  Donostia.

2006

  • Maiatza: San Telmok “La vieja mecedora” obra eskuratu zuen San Telmoko lagunen bitartez. Donostia.
  • Uztaila: ‘Txopitea Hoy’ A.Punt Galeriaren erakusketa gela, Badalona.
  • Azaroa: ‘Tiempos de libertad (1975-1990)'. Erakusketa kolektiboa Kutxa-Reina Sofia ondasun artistikoaren bildumaren pintura-eskulturen funtsena; besteak beste, beren obra erakutsi dute Barceló, Sicilia, Juan Muñoz, Txopitea, Nagel, Elena Asins edo J. Manuel Brotok.  KUBO Aretoa, Donostia.
  • ‘Imaginario magikoa eta euskal pintura (1970-1980)’, EHUko irakasle Xabier Saez de Gorbearen hitzaldia. San Telmo Museoa, Donostia..

2007

  • Txopitea ( 1950-1997) Aroztegi Aretoa. Bergara.

2008

  • Apirila: Txopitea Versus Txopitea. Danielen eta haren alaba Ainize Txopitearen erakusketa kolektiboa.  Alga Galeria, Donostia.

2009

  • Künstler aus dem Baskenland. Euskal artisten erakusketa kolektiboa: Eduardo Chillida, Cristina Iglesias, Ainize Txopitea, Jorge Oteiza, José Luis Zumeta, Eugeno Ortiz eta Daniel Txopitea. 100 Kubik Galeria. Colonia, Alemania.

2010

  • Artisten kolektiboa. Ekain Arte Lanak Galeria. Donosti.

2011

  • Ultramar. Kutxaren ondare artistikoaren erakusketa. Kubo Aretoa Donostian.

2013

  • Arte Bisualetarako Daniel Txopitea Bekaren lehen edizioa.


2013-2018

  • Arte Bisualetarako Daniel Txopitea Beka, Zarauzko Udala.


2018

  • "La Vieja Mecedora" obraren argitalpena, San Telmo Museoaren lagunen 25 urte liburuan.


2018-2019

Daniel Txopitearen obrari buruzko erakusketa-proiektuen komisariotza, katalogoen argitalpenak, hitzaldiak eta tailerrak, Ainize Txopitearen kargu:

  • Daniel Txopitea: La Espectadora de los tiempos. Koldo Mitxelena. Donostiako Diputazioa.
  • Daniel Txopitea: Geometriak eta Fikzioak. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
  • Daniel Txopitea eta Ainize Txopitea: Natura. Ispilu Galeria. Zarautz.
  • Daniel Txopitea eta Ainize Txopitea: Bertopaketa. Portalea Kultur Etxea. Eibarko Udala.