Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Montserrat Gárate Ojanguren

Industrializazio aurreko garaiko ekonomian aditua , 1945

Montserrat Garate Ojanguren Eibarren jaio zen 1945 inguruan.

Ekonomian lizentziatua, 1974ean Madrileko Unibertsitate Autonomoan aurkeztu zuen doktorego-tesia, Felipe Ruiz Martín doktoreak zuzendua. Industrializazioaren aurretik (1800-1850) Gipuzkoak izan zuen garapen ekonomikoaren lanketa izan zen tesiaren gaia.

EHU-ko Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena Sailari  (EHU, Bilbo) atxikituta egon da, irakaskuntza eta ikerkuntza uztartuz. Garate aditu handia da XVIII eta XIX. mendeetan Euskal Herriak eta Gipuzkoak izan zuten itsasoz haraindiko merkataritzaren alorrean.

1996ko uztailaren 24an izendatu zuten Historia eta Ekonomia Erakundeetako katedradun, eta geroztik, kolaborazio-lanak egin ditu ikerketa-talde askorekin eta nazioarteko hainbat kongresutan hartu du parte. Espainiako Historia Akademiaren urgazlea da. Garate

Las Palmas de Gran Canarias Unibertsitateko “Historia, ekonomia eta gizartea” ikerketa-taldeko kidea ere izan da urte askoan. 2010. urtean, Casa Colon erakundeak (Kanaria Handia) antolatzen duen Kanariar irlen eta Ameriketako harremanaren arteko ikerkuntzaren Sari Berezia irabazi zuen lantaldeak, Cuba-Canarias-Sevilla: el estanco español del tabaco y las Antillas (1717-1817) lanarekin.

2010. urtean erretiratu bazen ere, irakasle-emeritu izendatu zuten eta 2013. urtera arte jarraitu zuen lanean. Gaur egun, artikuluak argitaratzen jarraitzen du eta kolaborazio-lanak ere egiten ditu.

Montserrat Garatek lan asko argitaratu ditu, baina komunitate zientifikoan izan duten eraginaren arabera,  hauexek dira bere lanik garrantzitsuenetako batzuk:

Liburuak:

caracas.jpg
La Real Compañía Guipuzcoana de Caracas (1990)
Tesia.jpg
El proceso de desarrollo económico en Guipúzcoa (1976)

  • El proceso de desarrollo económico en Guipúzcoa (1976).
  • La Real Compañía Guipuzcoana de Caracas (1990).
  • Comercio ultramarino e ilustración: la Real Compañía de la Habana (1994)
  • Cien años de la vida económica de San Sebastián (1995)
  • La fábrica de tabacos de San Sebastián (2006)

Artikuluak:

  • Navarros y guipuzcoanos unidos en empresas económicas del s. XVIII (1992)
  • La familia Brunet, San Sebastián y América (Presencia catalana en el puerto donostiarra, s. XVIII-XIX) (1990)
    cuba_canarias_sevilla.jpg
    Cuba-Canarias-Sevilla. El estanco español del tabaco y Las Antillas (1717-1817) (2012)

Kolaborazioak:

  • Cuba-Canarias-Sevilla. El estanco español del tabaco y Las Antillas (1717-1817) (2012)

 

Esteka honetan, Montserrat Garatek 1974tik gaur egunerarte argitaratutako lan guztien zerrenda aurki daiteke: 

https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=68289