Eibartarrak
Eibartarrak atal honetan, gizartearen hainbat esparrutan nabarmendu diren eibartarrak eman nahi dira ezagutzera. Ikerlariak, artistak, idazleak, kirolariak, beharginak… izan direnak eta direnak: denak eibartarrak. Gainera, hiriaren ohorezko tituluak jaso dituzten pertsonen biografiak eta eginak ere aurkezten dira, Eibarko kale-izenen atzean dauden gizon-emakumeen profilarekin batera.
Eibarko udalak, historian zehar, ohorezko hiru izendapen hauek egin ditu: Romualdo Galdos Baertel –herriko seme ospetsu, 1926an-, Toribio Etxebarria Ibarbia –seme kutun izendatua 1987an-, eta Juan San Martin Ortiz de Zarate –2006an-. Iñaki Goenaga, Teknikerren sortzailea, Eibarren semetzako izendatu zen 2002an.
Dokumentuaren akzioak