Gastronomia
Atal honetan Eibarko sukalde errezetak biltzen joango gara. Oraingoz hiru multzotan banatuta ikus ditzakezu:
Eibarko sukalde errezeta zaharrak
Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz eta Kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako liburuko errezetak dauzkazue hemen "Eibarko elkarte gastronomikoak" (...eta kitto!, 1996)
Felisa Loyolaren errezetak (Goi-Argi)
Atal honetan Felisa Loyola maistra eta sukaldari izandakoaren errezetak bildu ditugu. Goi-Argi elkartean ematen zituen ikastaroetan jasotako apunteetakoak dira. Felisa Loyolaren errezetak (gaztelaniaz).
Eibarren publikatutako errezeta liburuak
1921. urtean Eibarren argitaratutako errezeta liburua PDF formatuan: "Manual del arte de cocina". Errebal kaleko Saturnino Diego inprentan kaleratu zen. Dozenaka errezeta biltzen ditu, hainbat motatakoak. "Manual del arte de cocina" (PDF, 6 Mb)
Dokumentuaren akzioak