Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Blas Echebarria Aguirregomezcorta

Bankuko zuzendaria, 1892

Blas Etxebarria

Alfako kontseilari, Banco San Sebastián-en zuzendari eta El Casco enpresako bazkide, beste hainbat alorretan ere nabarmendu zen.

Blasen semerik gazteenak, Ignacio Echebarriak, aita zenaren inguruko hainbat datu, artikulu eta argazki batu ditu (ikus PDF formatuan) eta horri esker dakigu sei anaia-arreba zirela Echebarria-Aguirregomezcortatarrak eta “Urredunak” gaitzizenez ezagutzen zirela Eibarren, haien gurasoek, Mateo eta Maria Luisa, damaskinatu-lanerako urre-hariak eta urre-xaflak egin eta saltzen zituztelako.

 

Alfako kontseilari, Banco San Sebastián-ek Eibarren izan zuen sukurtsalaren zuzendari eta 1920an Olavek eta Solozabalek sortutako El Casco enpresako bazkide 1929tik aurrera, ekintzailetza eta, batik bat,  Eibarko tailerren eta beharginen alde egindako lana nabarmendu behar dira Blas Etxebarriarengan.

Hemendik gutxira, Blas Echebarriaren familiak egindako dohaintzari esker, 1955ean tailerraren sarreran Alfak esker onez ipini zuen brontzezko bustoa jarriko du (Karlos Elgezua eskultorearena) Udalak orain arte El Casco enpresa zegoen lekuan bertan.

Eibarko beste ekintzaile batzuek bezala, Blas Echebarriak eta hark bizi izan zuen testuinguruak ikerketa sakon bat egitea merezi dute, hiriaren historiaren zati garrantzitsu baten isla gisa.

Blasen seme Ignaciok egindako bilketa PDF honetan irakurri dezakezue osorik: Blas Etxebarria, Biografia (PDF).