"San Andrés de Eibar" liburuaren aurkezpena parrokian (2008-01-25).

2008/01/18
"San Andrés de Eibar" Satur Peñaren liburua urtarrilaren 25ean aurkeztuko da, iluntzeko 8etan, Eibarko San Andres parrokian. Hasieran, Fernando Beorlegi zena izango da gomutan, liburuaren eragilea: Fran Lasuenen biolinari eta Mikel Beorlegiren hitzei, Beorlegiren imajinek lagunduko diete.

"San Andrés de Eibar" liburua Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak kaleratzen duen 34. liburua da. Liburuak 220 orrialde ditu, neurriz handi samarra da -270 mmx340 mm- eta 300 argazki baino gehiago ditu. Eibarko San Andres parrokiaren historia, artea eta ikonografia aztertzen ditu, erretaula nagusiari eta klabeei arreta berezia ipinita.

Liburuaren orrialde batzuk hemen irakurri ditzakezu (PDF formatuan):

Argazki gehienak Garay argazkilari handi eibartarrarenak dira, baina badaude baita Antonio Aguirresaroberen argazkiak, elizarenak berarenak eta beste argazkilari batzuenak ere (Ana Isabel Ugalde, Satur Peña, Sonia Uribe, Allika, J. Fernandez...)

Liburuak, aurrenik Beorlegiren hitzaurrea du, ondoren, Satur Peñaren atarikoa. Gero datoz liburuaren bost kapitulu nagusiak:

  • Lehenengo kapituluak erlijioa, gizarte eta artea ditu hizpide: elizaren eragina hirien fundazioan, erretaulak nola egiten ziren, estilo artistikoak...
  • Bigarrenak San Andres eliza hartzen du bere osotasunean (fundazioa, hilerriak, dorrea, kanpaiak, aldare nagusiak izan dituen aldaketak...), erretaula nagusiaz gain dauden kaperak....
  • Klabeak dira hirugarren atalaren ardatz nagusi, elizaren bobedak.
  • Laugarrenak erretaula nagusiaren eraikuntza eta erretaularen egileak: Andres Araoz eta San Juan Araoz, Hilario Mendizabal, Juan Bautista Mendizabal (I), Juan Bautista Mendizabal (II) eta Fernando Arispe.
  • Bosgarren atalak erretaularen azterketa sakona eskaintzen du: programa ikonografikoa eta estiloaren analisia.

Amaierako orrialdeetan (172-220) oharrak eta dokumentu-sorta ederra dago: Andres Araozekin egindako kontratua erretaula egiteko (1558koa), Parrokiako ondasunen inbentarioa (1771ekoa)...


Kapitelak. Argazkia: Garay


Zutabeen oinak. Argazkia: Garay


Elizako bobedak dituen klabe guztiak


Dokumentuaren akzioak