Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Ibarra batzordeak Udal Osoko bilkurara eramango ditu bere eskuetara iritsitako azken dokumentu-dohaintzak

2016/05/26
Dokumentuak eman dituztenak Olga Arizmendiarrieta, Yraolagoitia-Iraola anaia-arrebak eta Maitea Ferran Echevarria izan dira. Olga Arizmendiarrietak 2013an utzi zuen Ego Ibarraren eskuetan aitaren funtsa, funts garrantzizkoa, eta harrez geroztik fondo osoa sailkatu da. Maria Luisa eta Iñigo Yraolagoitia Iraola anaia-arrebek 2016ko martxoaren 15ean eman zituzten zazpi liburu mekanografiatu (Toribio Etxebarriarenak), kartak eta argazki batzuk, denak Carmen Iraola haien ama zenarenak.

1959ko postala, Toribio Etxebarriari Londresen zegoenean bidali ziotena (FMFE, Maitea Ferran)

Apirilaren 12an, Maitea Ferran Echevarria, Toribio Etxebarriaren biloba, “Mis memorias” liburuaren aurkezpen ekitaldira etorri zenean, bere aitonaren 57 argazki, agiri eta postal ekarri zituen. Argazki eta postal gehienak, Eibarko lagunek Venezuelan exiliatuta zegoenean idazleari hemendik bidalitakoak dira.

Aurrena funts handia da, tamainaz eta garrantziaz, baina beste biak ere, txikiak izan arren, inportantzia handikoak dira dauzkaten ohar, testu eta idatziengatik. Agiri guzti horiek Eibarko herriaren esku geratuko dira Udalak harrera formala egin eta jaso ondoren.

toribioetxebarriaclaudia.jpg
Toribio Etxebarria eta Claudia Arrizabalaga. Caracas, 1943. (FHYI, Yraolagoitia-Iraola)

Dokumentuaren akzioak