Eibarko idazleak, Eibarri buruzkoak: San Martin, Ramiro Larrañaga eta Vicente Aguirre

2011/06/02
Orain digitalizatu diren idatziak Juan San Martinek eta Ramiro Larrañagak egindakoak dira, batez ere. Baita beste batzuenak ere.

Bada, baita ere, Vicente Aguirre mediku eibartarraren Tentativas de reconstrucción de nuestro lenguaje natural y el problema de la palabra liburua, Eibarko Pedro Orúe inprentak 1898an kaleratu zuena. Bestalde, Eibarko Aita Karmelo Zubizarretak “Melo Alfereza” gaitzizenez 1979. urtean kaleratu zuen Naigabez eleberria ere badakargu.

Hona hemen gainerako tituluak:

  • Satan, deabrua eta euskara.
  • Arraten sorteen da bizitza.
  • Txori izenak Eibarren.
  • Eibarko aditz-laguntzailearen pardigmak.
  • Euskal idazleen izenordeak.
  • Nere erriko euskera.
  • Toribio Etxebarria. Euskalari eta euskal idazle.
  • Perretxiku izenak Eibarren.
  • Introducción a la toponomástica guipuzcoana.
  • Toponomástica eibarresa medieval.
  • Hirietako izenez.
  • Botanika lexikoa Eibarren.
  • Don Gabriel Manterola.
  • Encuentro de los tres Durangos.
  • La fábrica de Eusebio Zuloaga en Eibar.
  • Zuloagaren marrazkia euskaltzaindian.
  • Zuloaga y su ascendencia armera.
  • Los escultores Mendizábal de Eibar.
  • Espaderos vascos en Toledo.
  • Don Juan Ibargutxi.
Guztiak ere Eibarko idazlanen datu-basean.

 

Dokumentuaren akzioak