Toros en Eibar 1162-2009 dokumentalaren aurkezpena

2009/12/17
Eibarko "Comisión Taurina"ko kideek, ostiralean, abenduak 18, aurkeztuko dute Toros en Eibar 1162-2009 dokumentala Eibarko Coliseoan. Zezenzaletasunaren historiari emandako errepasoa: Irure baserriko zezen plazatik hasi eta gaur arte.

Ehunka eibartar Toros en Eibar 1162-2009 dokumentalean.

Eibarko "Comisión Taurina"ko zezenzaleek abenduaren 18an aurkeztuko duten Toros en Eibar 1162-2009  dokumentalean ehunka dira azaltzen diren eibartarrak. Dokumentalak 90 minutuko iraupena du eta Irure baserriko  zezen plazatik gaur arteko ibilbidea egiten du. 

Zezenketa EibarrenZezenketa en Eibar (Indalecio Ojanguren)

Gidoia, Eneko Anduezarena eta ondoko 7 atal hauek ditu:

  1. SARRERA HISTORIKOA ( IRURE, UNTZAGAKO ZEZEN PLAZA)
  2. EIBARKO ZEZEN PLAZA (1903 - 1936) (ERAIKUNTZA, INAUGURAZIOA, COCHERITO DE BILBAO, EIBARKO ZEZENKETEN URREZKO AROA, EIBARKO NOBILLEROAK, PEDRUCHO, ERIONDOEN ETXEAREN ALDEKO JAIALDIAK.
  3. GERRATEA (1936 - 1939).
  4. GERRAOSTEA (1940 - 1959). ( MANOLETE, MARCIAL, EL ESTUDIANTE.......LA PEÑA TAURINA EIBARRESA, E.T.E.S.A... SASOI BATEN AKABERA.)
  5. ZEZEN PLAZAREN BIRRERAIKETA  (60 - 70 urteetan). ( UNTZUETAREN PROIEKTUA; JAIME OSTOS - PACO CAMINO, EIBARKO ZEZENKETEN ZILARREZKO AROA, EIBARKO ZEZENKETA ESKOLA: EL SATÉLITE, TARIFEÑO, ROMERITA  ETA LOS GALLOS, PEÑA TAURINAREN  1.000 BAZKIDE HAIEK. EIBAR: NOBILLERO GAZTEEN ZEZEN PLAZA ( 70EKO HAMARRALDIA). NIÑO DE LA CAPEA, EIBARREN ANTOLATUTAKO ZEZENKETAK)
  6. 80KO KRISIALDIA. (80. HAMARRALDI HASIERAKO JAIALDIAK, PEÑA PEDRUCHOREN 25. URTEURRENA, ETB-K  EIBARKO ZEZENKETA BI TELEBISTAZ EMAN ZITUENEKOA, KRISIALDIA .)
  7. BERRIRO  HUTSETIK HASTEA. (  LUCAS ALBERDI-REN OMENALDIA, ZULOAGAREN OROIMENEZKO ZEZENKETAK: BERPIZKUNDEA; ALDAKETA SAKONAK; ORTEGA CANO, LOS RIVERA, EL CORDOBÉS....., ZEZEN PLAZA BERRI BAT HERRI MODERNO BATENTZAT, ZEZEN PLAZA BERRIA)


Dokumentuaren akzioak

Toros en Eibar 1162-2009 dokumentalaren aurkezpena

"Tarifeño"