Baba zurixak saltsa berdian

EITTEKO BIHAR DANA.

Babazurixak; olixua; perejilla; berakatza; gatza.

ZELAN EIÑ.

Hasteko babazurixak egosi ein bihar dira eta bor-borka ipintzen diranian, justu orduan, erretirau eitten dira eta bapatian ur freskua botatzen detsegu gaiñetik. Operaziño hau babazurixak enkallatzeko eitten da, euren azala apurtu ez daiñ. Horrela lortuko dogu gero babak oso-osuak eta bigun-bigunak ataratzia. Saltsa berdia eitteko, olixuakin batera, perejilla eta berakatza biharko dittugu. Guzti hau berotzen dogunian, babazurixekin bakillauakin eingo genduan modura ein bihar dogu: mobidu, saltsa sendua ein arte. Guztira, pare bat orduko iraupena daka plater honen prestaketiak, babazurixak biguntzeko asko egosi bihar dalako.

(Gure-txokoa Elkartea)

Dokumentuaren akzioak