Gibela Eibarko erara

EITTEKO BIHAR DANA.

3 kiloko gibel oso bat; kipulia, kilo t’erdi; 10 berakatz; olixua, litro erdi; ardau zurixa, 6 koillarakada.

ZELAN EIÑ.

Gibelari azala kendu eta tajada oso mehetan ebagi. Kazuelan ipiñi, berakatzak gehittu zati-zati einda, gatza bota eta dana remobidu. Kipulia pikau. Zartaiñian edo kazuelan litro erdi olixo eta kilo t’erdi kipula ipiñi eta sutara arrimau; frijitzen doiala pixkanaka-pixkanaka, eta kipulia gorritzen danian, kazuelia su haundixan ipiñi, gibela be bertara botatzen dogun bittartian. Salteatu eingo dogu, espumaderiakin bueltak emonez. Gibela kolorez aldatzen danian, ardau zurixa botako detsagu, sei koillarakada. Ez laga irakiñ deiñ eta mahaira segidan.

(Pantalla Elkartea)

Dokumentuaren akzioak