Okela gisaua birigarruekin

EITTEKO BIHAR DANA.

Birigarruak; aguja okelia; patatak; idarrak; uruna; olixua; berakatza; kipulia; 2 pipar berde; zanahorixa bat; tomate koillarakadia; ardo zurixaren baso bat.

ZELAN EIÑ.

Lehelengo birigarruak gorrittu, ta gero okelia (agujia), dana urunetik pasauta. Sobratzen jakun olixotan zehe-zehe ebaittako berakatz buru bat, kipulia, bi-hiru pipar berde eta zanahorixa bat ipiñi. Hor etaratzen dan saltsiari koillarakada bat tomate eta baso bat ardo zuri gehittu. Birigarruak aparte ipiñi. Okeliari saltsia bota iragaztontzitik pasau ta gero. Erdi einda daguanian, birigarruak gehittu. Euki  ordubete sutan. Komenigarrixa da hau platera bezperian eittea. Biharamunian patatak ta idarrak bota ta su motelian ordu bi inguru euki eitten.

(Jaiki Elkartea).

Dokumentuaren akzioak