Petxuga betiak kremiakin

EITTEKO BIHAR DANA.

Oillasko petxuga bi; zanahorixa egosixak; patata egosixa; txanpiñoiak; koillarakada bat urun; mantekilla edo guriña; katillu bat salda; arrautza bat; esne krema; Parmako gaztai birrindua.

ZELAN EIÑ.

Petxugok trabesian erdittik ebai eta jo-jo  eiñ lau bat tajada etaratzeko. Zanahorixia eta patatia eixo ta gero etaratzen dan purea pare bat miñuttuan gatz apur batekin eta 20 bat gramo mantekilliakin egosi. Ondoren, bota gaztai birrindua eta arrautza iribixaua. Honekin masiakin lau petxugok bete bihar dira; horretarako masia barruan sartu eta gero tajadok batu. Honek lau rollituok tarteran 30 gramo mantekillakin eta gatz pixka batekin prijidu. Lehendik uruna botata eukan saldia gaiñetik bota eta laga egosten ordu erdi batian. Bixen bittartian, txanpiñoiak fiñ-fiñ ebai eta tarterara bota. Horrekin batera esne krema bota eta, premiña izan ezkero, gatza be bai. Egosten daguan bittartian, nahi izan ezkero, saltsia lodittu. Bero daguala etara mahaira.

(Baten-bi Elkartea).

Dokumentuaren akzioak