Antxoa egosixak
EITTEKO BIHAR DANA.
Antxoak; berakatza; gindillia; gatza; perejilla.
ZELAN EIÑ.
Errezeta hau oso erraza izatiaz gain, denbora gutxi bihar dau, ingredientiak be apurrak izan bihar dira eta. Aurrekua gutxi balitz, segidan jaten dira oso gozuak irtetzen diralako. Antxoak egosi bihar dittugun urari gatz pixkat bota bihar jako. Irakitten hasten danian, bertara botatzen dira lehenago garbittutako antxoak eta bi miñutuan eukitta, nahikua izaten da. Etara eitten dira eta berakatza txiki-txiki einda eta gindilliakin refritua prestatzen da eta gaiñetik botatzen jako. Azkenian, primeran egoteko, binagre toketxo bat emoten jako.
(Bide alde Elkartea).
Dokumentuaren akzioak