Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurkezpena: "S.D. Eibar: el documental"

2008/04/01
Eibarko Futbol Taldeari buruzko dokumentala Coliseoan aurkeztuko da apirilaren 4an, ostirala eta apirilaren 6an, igandea. 4ko sarrera guztiak agortuta daude; 6koak ostera ez. Jorge Llamak zuzendu du eta 88 minutuko iraupena du.

Film luzea, dokumentala, S.D. Eibar Futbol Taldearen historiari buruz hogeita hamar pertsonari egindako elkarrizketetan oinarritua.

Dokumental honek S.D. Eibar Futbol Taldearen historia osoa jaso nahi du, bizi izandako unerik garrantzitsuenak gogora ekarrita: hasierak, maila-igoerak, Ipurua zelaiaren birmoldaketa, Real Madridaren kontra Kopan jokatutako partidak, Lehen Mailara igotzekotan egon zen denboraldia, 2006-2007 denboraldian Bigarren mailara igo zeneko hura.

Dokumentu honek helburu bi ditu: bata, taldearen historia zaletuei ezagutzera ematea, eta bigarrena, talde honek beti erakutsi izan dituen dohainak bistaratzea (umiltasuna, konpromisoa, sakrifizioa..)

sdeibar16.jpg

FITXA TEKNIKOA:

Zuzendaritza: Jorge Llama.
Gidoia: Jorge Llama.
Urtea 2008.
Iraupena: 88 minutu.
Generoa: Dokumentala
Ekoizpen-burua: Jorge Llama.
Muntaketa: Cecilia Borja eta Jorge Llama.
Soinua: Cecilia Borja eta Jorge Llama.
Musika: Carlos Sánchez-Barba.
Jatorrizko soinu-bandaren grabazioa: Jorge Llama.
Argazkiak: Cecilia Borja eta Jorge Llama.
Etalonajea: Cecilia Borja.
Diseinu Grafikoa: Lorena Arreche.
Kamera-operadoreak: Cecilia Borja eta Jorge Llama.
Aholkulari teknikoak: Mikel Sagues eta Gorka Larralde.
Elkarrizketatuak: Aitor Muñozguren (zaletua), Aitor Ocio (jokalari-ohia), Alberto Echaluce (kazetaria), Alex Aranzabal (kontseilaria), Ander Alaña (jokalaria eta kapitaina), Ander Trebiño (zaletua), Antón Martinena (kontseilaria), Antonio Karmona (jokalari-ohia), Blas Ziarreta (entrenatzaile ohia), Félix Elcoroiribe (zaletua), Fernando Aguirre (zaletua), Gaizka Garitano (jokalari-ohia), Gorka Iraizoz (jokalari ohia), Iñaki Arriola (alkatea), Iñigo Retegi (jokalari ohia), Jaime Barriuso (presidentea), Javi Pérez (idazkari teknikoa), Javier Arrieta (presidente ohia), Jesús Gutiérrez (historiagilea), José Luis Mendilibar ( entrenatzaile ohia), Joseba Llorente (jokalari ohia), Juan Luis Mardaras ( presidente ohia), José Manuel Luluaga (jokalari ohia), Maite Moya (kontseilaria), "Manix" Javier Mandiola (entrenatzailea), Miguel Espilla (zaletua), Oscar Artetxe (jokalari ohia), Paco Marquiegui (presidente ohia), Periko Alonso ( entrenatzaile ohia), José Antonio Rementeria (kazetaria). Parte hartzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako ikastegia), Eibar Primeran taldea, KTB Eibarko Telebista, ETB Euskal Telebista, El Diario Vasco, Radio Eibar-Cadena Ser, S.D. Eibar Futbol Elkartea.
Babesleak: Eibarko Udala-Ayuntamiento de Eibar, Premier Bidaiak, Paulaner Bierhaus, Urkotronik, Caja Laboral - Euskadiko Kutxa.
Filmaketa: 2007ko ekaina-2007ko azaroa
Estreinaldia: 2008ko apirila.


Imagen19.jpg
Ipuruako Futbol zelaia. 1947an inauguratu zen. Ordura arte, S.D. Eibar taldeak Elgoibarko futbol zelaian jokatzen zuen.


Imagen20.jpg
Ipuruako Futbol Zelaian jarritako belodromoa. Jacques Anquetil txirrindularia.


Imagen21.jpg

Eibartarrak kalejiran. “La Bombonera" zaletuen taldeak izan zituen gorakadarik handienak,1987. urtean, Eibar taldea Bigarren mailako B mailara igo zenean, eta 1988. urtean, Bigarren Mailako A mailara igotzerakoan izan ziren.


Imagen22.jpg

Gola sartu ondoren, jai giroa S.D. Eibar taldeko jokalarien eta zaletuen artean.


Imagen23.jpg

1987-88 denboraldia. S.D. Eibar Bigarren Mailara igo zen urtea.


Dokumentuaren akzioak