Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014ko abendua: kultura ekitaldiak. Eibar Industriala 2014.

2014/11/28
Ekitaldiz betea dugu beti Eibarren Gabon hila baina aurtengoan, azpimarratzekoa da "Eibar Industriala 2014" aldi baterako erakusketa, Armagintzaren Museoan izango dena 2014ko azaroaren 27tik 2015eko martxoaren 29ra arte zabalik egongo dena.

1927an egindako erakusketaren diploma edo dokumentua. Udal Artxiboa-Archivo Municipal.

Hauek ditugu erakusketa horretan parte hartzen duten enpresak:

Tekniker- Boj- Ulmar- Alfa Hogar-JBA –Urkotronik- Trust- Alfa pression Castig - Alfa Min-tech –Meydecor - Industrias G. Arizaga, S.A.- Industrias Barrena - Pavonados Vazquez -  Pulimentos Miguel Perez – Zuaz- Manufacturas Resort – Pampo - Mecanizados Cimer - Gureak - E.P.C. - ABC- Agme - Azkoaga Hermanos, C.B. – Jaz - Inprone – Mail – Baiz –  Garbi- Aya – Grulla - Ignacio Ugartechea, Victor Sarasqueta- Reno- Cometa
 
Hona hemen erakusketa horren inguruan dauden datu interes handikoak:

  • Biztanleak Eibarren 2014an: 27.524 pertsona.
  • Biztanleria aktiboa: Biztanleriaren % 46a.
  • Beharginak, guztira:  1911 (126 enpresatan), biztanleria osoaren % 7a,
  • Bertako produktua %tan: 38 enpresa, % 30a.
  • Hirugarren konturako fabrikante portzentajea %: 86 enpresa, % 68a.
  • Alorrak: Automozioa (% 51); makina-erreminta (% 18), sarrailagintza (%13), energia (% 14), etxetresna elektrikoak (% 12), elikagaien industria (% 11). Horiek dira esanguratsuenak.
  • 97 pertsona daude kirol-armak egiten, 7 enpresa daude armak egiten, 1 merkaturatzen, 2 grabatugintzakoak, 1 ertz-babesak egiten eta 1 kartutxoak fabrikatzen.

Museoak ateak zabalik izango ditu eta ez da sarrerarik ordaindu beharko abenduaren 7ra arte.

Dokumentuaren akzioak