Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abenduaren 18tik 21era bitarteko pelikulak Coliseoan.

2009/12/18
Abenduaren 18tik 21era ondoko pelikula hauek botako dira:Amelia, (500) Días juntos eta Avatar.

500 días juntos

Abenduaren  18tik 21era bitarteko asteburu honetan ondoko pelikula hauek botako dira: Amelia, (500) Días juntos eta Avatar.

Hona hemen asteburu honetako pelikulen laburpenak (Iturria: Berria.info)

AMELIA. Zuz.: Mira Nair. Akt.: Hilary Swank, Richard Gere, Ewan
McGregor, Virginia Madsen, Christopher Eccleston. 111 min. Amelia Earhart pilotu estatubatuarrari buruzko biopic-a da honakoa. 1928. urtean Atlantikoa hegazkinez zeharkatu zuen aurreneko emakumea izan zen Earhart. 1937an, berriz, munduari bira emateko asmoz irten zen, baina Ozeano Barean desagertu zen, eta ez zuten haren gorpua aurkitu.

500 DÍAS JUNTOS. Zuz: Marc Webb. Akt: Joseph Gordon-Levitt, Zooey Deschanel. 95 min. Gazte bat neska batekin maiteminduko da, baina, zoritxarrez, neskak ez du sinesten maitasunean.

AVATAR. AEB, 2009. Zuz.: James Cameron. Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney  Weaver, Stephen Lang, Michelle Rodriguez. 161 min. Jake soldadu ohia gurpil aulki batean dago, baina Pandorara bidali dute. Han mineral bitxi bat ateratzen ari dira, ustez Lurraren krisi energetikoa konpon dezakeena. Baina, Pandorako atmosfera toxikoa denez, Avatar programa sortu dute gizakiek beste gorputz biologiko batzuetan lan egin dezaten. Jakeri, avatar forman, misio arriskutsu bat jarriko diote. 

 



1 Aretoa 2 Aretoa Antzokia
Ostirala 18
22:00 Amelia (500) Días juntos Avatar
Larunbata 19
16:00

Avatar

17:00 Amelia (500) Días juntos

19:15

Avatar

19:45 Amelia (500) Días juntos

22:30 Amelia (500) Días juntos Avatar
Igandea 20
16:00

Avatar

17:00 Amelia (500) Días juntos

20:00 Amelia (500) Días juntos Avatar
Astelehena 21
20:30 Amelia Avatar

Dokumentuaren akzioak