Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abenduaren 20ra arte egongo da Eibarren “Arrateko itsua”, Zuloagaren gaztetako margolana

2020/11/25
Jendeak hala eskatuta, luzatu egin da koadroa ikusteko epea. San Andres parrokian egongo da abenduaren 20ra arte, arratsaldeko 4,30etik 5,30era.

Asko izan dira Arrateko itsua koadroa ikusteko eskabideak eta dagoeneko beteta daude aurreneko astearen hitzordu guztiak.

Horregatik, gestioak egin dira koadroa Eibarren denbora gehiagoan edukitzeko eta abenduaren 20ra egongo da San Andres parrokian. Hala ere, ordutegia aldatu egingo da abenduaren 7tik 20ra eta arratsaldeko 4,30etik 5,30era egongo da zabalik eliza koadroa ikusteko

Bisita gidatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo dira, 943708423 telefonora deituz (Ego Ibarra) edo posta elektronikoz ().

Dokumentuaren akzioak