Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argazkilaritza Maiatzean Klub Deportiboaren Argazki taldearen eskutik.

2010/04/28
Aurtengo maiatzean argazkilaritzak leku berezia izango du Eibarren 2009ko Argazki Sari Nazionala jaso zuen Argazki Taldearen gidaritzapean.

"Argazkilaritza maiatzean", kartelak

1924an Deportiboa sortu zenetik, Klubak beti maite izan du argazkilaritza: ezin da ahaztu  sortzaileetariko bat Indalecio Ojanguren izan zenik. Argazkilaritza  Batzordea 1956ko otsailaren 7an sortu bazen ere, 80ko hamarkadaz geroztik hartu du arnas berria eta indarra.

Hauexek ditugu Argazki Taldearen gaur egungo kideak: Adolfo Lopez, Aitor Divasson, Aitor Sarasketa, Alberto Luque, Alex Bergara, Alex Sologaistua, Ander Larraza, Asier Cosme, Asier Garin, Bakarne Elejalde, Carlos Ramos, Dulce Carolina, Eduardo Magunacelaya, Eider Zabala, Einer Rodriguez, Enrike Cialceta, Federico Cuenca, Felipe Loiola, Fernando Retolaza, Gotzone Merino, Jesus Unzueta, Jose Antonio Gonzalo, Jose Ignacio de Castro, Jose Luis Irigoien, Jose Luis Martinez, Jose Valderrey, Jose Vila, Joseba Barrutia, Juan Antonio Palacios,  Juan Manuel Galan, Mateo Guilabert, Mikel Orozko, Oscar Fernandez, Patxi Jato, Paul Contino, Pedro Arriola, Pedro Mora, Rosario Gomez, Teresa Orozko, Txema Serrano, Vicente Eizagaetxeberria, Virginia Arakistain eta Zigor Astigarraga. 

Hona hemen 2010eko Argazkilaritza Maiatzean programaren laburpena (programa osoa PDF honetan):

Erakusketak:

. Virginia Arakistain (maiatzak 7-30, Portalea)
. Jordi Plana (maiatzak 7-30, Portalea)
. Confederación Española Fotografía (maiatzak 7-30, Portalea)
. Juan Manuel Alba (maiatzak 7-30, Portalea)
. 23. Argizaloia saria (maiatzak 1-31, Klub Deportiboa)
. Argazki Taldea (maiatzak 1-31, Anbigu/Portalea taberna)
. Argazki Taldea (maiatzak 7-30, Untzaga Jubilatuen Etxea)

Tailerrak:

. Erretratua estudioan Irakaslea: Mamen Mari (maiatzak 15, Portalea)
. Estudioa kalean (maiatzak 22, Untzaga plaza)
. Argazki rallya: maiatzak 23             
 

Argazkilaritza maiatzean

Dokumentuaren akzioak