Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Armeria Eskola: Mendeurrenaren irudia. Lehiaketa eta Oinarriak.

2010/03/26
Eibarko Armeria Eskolak bere Mendeurrenaren Irudiaren diseinurako lehiaketa kaleratu du.

Helburua, mendeurrenaren ikur izango den irudi hori izatea eta aldi berean, adimena, sormena eta ideia berriztatzaileak sustatzea da. Batik bat, Diseinu eta Arte Ederretako ikasleak eta diseinu-enpresak dira horren xede, baina edozeinek har dezake parte.

Materiala Armeria Eskolan aurkezteko epea 2010eko maiatzaren 10etik maiatzaren 28ra bitartekoa da. Irudiaren diseinua tridimentsionala izan behar da gero  euskarri ezberdinetan erabili ahal izateko.
 
Irabazleak 1.000 euroko sari bat izango da eta 300 euroko 2 accesit egongo dira.

Hona hemen oinarriak (PDF, 250 Kb).

Dokumentuaren akzioak