Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaiak: irailak 7-8-11

2011/08/29
Arrateko Amaren jaiak ekitaldiz beteta datozkigu: bertsolariak, KEZKA dantza taldearen “Arrateko Amaren Dantzak”, trikitilariak, Joselu Anaiak, Kofradixa eguna…
Arrateko jaiak 2009. Hona hemen egitaraua:

 

ARRATEKO AMAREN JAIAK 2011

 

Irailak 7, Arrate bezpera

 

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.
  • 21:00.- Bertso Afaria: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean. Sarrerak: 28 €. (Sagarbitxa - Kultu - Kantabria - ...eta kitto!). Antolatzailea: "... eta kitto!".
  • 23:00 .- Erromeria

 

Irailak 8, Arrate eguna.

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
  • 10:00. - Kittonbola!
  • 10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

 

 

  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitalariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

     

  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian: ezpata-dantza eta makila txikien dantza.
  • 13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
  • 17:00.- Bertsolarien saioa.

 

 

 

  • 17:30 - 21:00.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritza.

     

 

  • 17:30.- dantza solte txapelketa Gehien jota 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak.(bost 15 urtetik gorakoak eta beste 5 hortik beherakoak).

     

 

  • 19:00 - 23:00.- dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.

     

Irailak 11, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

 

  • 10:30.- Simón Aldazabal XIV. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

     

 

  • 11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Meza ostean, prozesioa Usartza Txistularien Bandak eta Kezkako dantzariek lagunduta. Eskaintza Zaindariari.

 

  • 12:00.- Pilota partiduak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.
  • 12:00.- Paella lehiaketa.

 

 

 

  • 12:30.- Herri kirolak. 

 

 

  • 14:00.- Pilota eta paella lehiaketaren sari banaketa.

     

 

  • 14:30.- jubilatuentzako bazkaria KRABELIN Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilariek eta bertsolariek ere parte hartuko dute.

     

 

  • 17:30.- idi probak.

     

Dokumentuaren akzioak