Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Ibarra 2016: Batzordearen urteko egitekoa herriko ikerlari gazteen lanetan sustraituko da

2016/04/04
Industria-ondarea, Eibar 1950etik 1970era birfotografiatuta, Untzaga plazaren 1886tik 1986ra bitarteko bilakabidea: horiek dira aurtengo zereginak, herriko ikerlariek abiarazi eta Ego Ibarrak gidatu eta babestutakoak.

Bi argazki irudi berean: Eli Lakuesta (1957 urtea) eta Gorka Castrillo (2016 urtea)

Eibarren dagoen industria-ondarea sakon ikertzen ari da Mikel Aparicio arkitekto eibartarra; aurtengo ekitaldian, labur esateko, Artxiboko datuak biltzen jarraituko du, arkitektoen artxiboko pertsonalak arakatuko ditu eta hainbat eraikin bisitatuko ditu (argazkiak atera, planoak jaso, eraikinaren azterketa eta kontserbazio-egoera), baita matrikula industrialen azterketa ere.

“Eibar birfotografiatu: 1950-1970” Gorka Castrillo eibartarraren ikerketak sasoi garrantzitsu horretako herriko argazkiak gaur eguneko argazkiekin kontrajarriko ditu, argazkien historia idatziz.

Eta azkenik, Javier Martinen “Untzaga plazaren bilakabidea 1896-1986” lana dugu, plazak mende horretan jaso izan dituen aldaketa guztiak zehatz-mehatz islatzen dituena. Aurten, prestalana hasiko da 2017an kaleratzeko, batik bat, gazteei zuzenduta.

Dokumentuaren akzioak